{"id":3218,"date":"2026-01-24T06:42:18","date_gmt":"2026-01-24T06:42:18","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/?p=3218"},"modified":"2026-01-24T06:58:18","modified_gmt":"2026-01-24T06:58:18","slug":"translinguismo-jasangarri-baterantz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2026\/01\/24\/translinguismo-jasangarri-baterantz\/","title":{"rendered":"Translinguismo jasangarri baterantz"},"content":{"rendered":"\n<p><strong>Translinguismoa <\/strong>zer zen oraindik ere usaintzen ez genuenean, gai horietan <strong>zuhur ibiltzeko<\/strong> entzun nion I\u00f1aki Mtz de Lunari&#8230; hizkuntzaz ari ginelarik, ezin genuela edozein joera berri adoptatu, soilik berria delako, inolako ikuspegi kritikorik gabe. Hezkuntza arloko hainbat laguni ere beren ezinegona entzun izan diet: <em>&#8220;Hori da berrikuntza pedagogikoa? Beste hizkuntzei atera irekitzea? Ez genuen esaten eskola arnasgune izan behar dela?&#8221;<\/em><\/p>\n\n\n\n<p>Translinguismoari buruzko apunte batzuk hona ekarri nituen: <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2024\/09\/22\/translinguismo-espontaneoa\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2024\/09\/22\/translinguismo-espontaneoa\/<\/a><\/p>\n\n\n\n<p>Egia esan, kontzeptua bere <strong>bidea egiten <\/strong>ari dela iruditzen zait. Ez dakit eskoletan norainoko sarbidea izan duen, baina, edonola ere, kezkagarria bada.<\/p>\n\n\n\n<p>Aurreko asteetan horri guztiari buruzko artikulu bat irakurri nuen <strong>Journal of Multilingual and Multicultural Development <\/strong>&nbsp;aldizkarian: <strong>Towards sustainable translanguaging: reconsidering its role in minority language education<\/strong>. <a href=\"https:\/\/doi.org\/10.1080\/01434632.2026.2612960\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">https:\/\/doi.org\/10.1080\/01434632.2026.2612960<\/a> Translinguismo jasangarria! Ekarpen interesgarria iruditu zaitzaidan gauzak bere lekura ekartzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Portzierto&#8230; <strong>[parentesia ireki]<\/strong> <em>bitxia da beste hizkuntzetako &#8220;sostenible \/ sustainable&#8221; hitza euskaraz egin duen bidea. Euskaltzaindiak &#8220;iraunkor&#8221; proposatu zuen eta kritika bat edo beste jaso zuen, &#8220;crecimiento sostenido&#8221; eta &#8220;crecimiento sostenible&#8221; azken batean kontrako gauzak izan zitezkeelakoan. Batzuek &#8220;jasangarria&#8221; erabiltzen jarraitu zuten (genuen) harik eta euskaltzaindiak ere onartu arte. Gustatzen zait &#8220;jasangarria&#8221; hitzak duen konnotazioa: ez da &#8220;sostenible&#8221;, baizik eta &#8220;soportable&#8221;. <strong>Ez da nahi genukeena&#8230; baina okerrago izan zitekeen<\/strong>. Gaitzerdi&#8230; baina gaitz.<\/em><strong> [itxi parentesia]<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Artikuluak zer dioen?<\/p>\n\n\n\n<p>Translinguismo pedagogikoaren <strong>onurak<\/strong> aipatzen ditu:&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<ul>\n<li>Burmuin eleanitzaren egiturarekin bat dator.<\/li>\n\n\n\n<li>Emaitza onak ematen ditu, <strong>hizkuntza eta edukia batera <\/strong>ikasi behar direnean.&nbsp;<\/li>\n\n\n\n<li>Lagungarria da nolabaiteko<strong> andamiaje kognitiboa<\/strong> eraikitzeko.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Kontzientzia metalinguistikoa<\/strong> sustatzen du.<\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<p>Gainera, <strong>inplikazio afektibo eta soziokultural garrantzitsuak<\/strong> dituela aipatzen du, eta neurri horretan <strong>justizia soziolinguistikorako marko egokia <\/strong>dela, gelan dauden hizkuntzak&nbsp;guztiak aintzakotzat hartzen baititu.<\/p>\n\n\n\n<p>Edonola ere, aitortzen du onura horiek guztiak<strong> hizkuntza gutxiturik ez duten espazioetan<\/strong> jaso direla; eta, oro har, <strong>hizkuntzen arteko ezberdintasun estrukturalak ahazten<\/strong> dituela. Translinguismoa (ondo planifikatua ez dagoenean) <strong>hierarkia linguistikoak erreproduzitu egiten ditu <\/strong>eta, hortaz, hizkuntza hegemonikoak desplazatu egiten du hizkuntza gutxitua.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Hiru baldintza jartzen ditu translinguismoa benetan <strong>jasangarria <\/strong>izateko:<\/p>\n\n\n\n<ul>\n<li>Eskoletan, edonola ere, euskarak <strong>hainbat arnasgune<\/strong> izatea, hau da, euskara nagusi izaten jarraituko duen guneak edota egoerak bermatzea.<\/li>\n\n\n\n<li>Ondo pentsatzea translinguismo pedagogikoa <strong>nola eta noiz inplementatu<\/strong>. Ikas-jarduera guztietan euskara presente egon eta beharrezkoa izatea ataza burutzeko. Helburua izan behar du euskarari presentzia gehiago emateak, ez alderantziz<\/li>\n\n\n\n<li>Ikasleen <strong>kontzientzia soziolinguistiko kritikoa<\/strong> lantzea eta, horretarako, irakasleen formazioan ere eragitea.<\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<p>Ez dakit gaur egun gure eskoletan hiru baldintzak horiek ematen diren, baina, esan bezala, testu interesgarria iruditu zitzaidan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Translinguismoa zer zen oraindik ere usaintzen ez genuenean, gai horietan zuhur ibiltzeko entzun nion I\u00f1aki Mtz de Lunari&#8230; hizkuntzaz ari ginelarik, ezin genuela edozein joera berri adoptatu, soilik berria delako, inolako ikuspegi kritikorik gabe. Hezkuntza arloko hainbat laguni ere beren &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2026\/01\/24\/translinguismo-jasangarri-baterantz\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[29,333],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3218"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3218"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3218\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3222,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3218\/revisions\/3222"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3218"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3218"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3218"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}