{"id":3187,"date":"2025-08-09T16:13:38","date_gmt":"2025-08-09T16:13:38","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/?p=3187"},"modified":"2025-08-12T05:26:03","modified_gmt":"2025-08-12T05:26:03","slug":"hizkuntza-eta-ekologia-sakrifizio-eremuak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2025\/08\/09\/hizkuntza-eta-ekologia-sakrifizio-eremuak\/","title":{"rendered":"Hizkuntzak, ekologia eta sakrifizio-eremuak"},"content":{"rendered":"\n<p>Aurtengo uztailean <strong>Giustina Selvelli <\/strong>egon da Gasteizen, <strong>HIGA<\/strong> topaketan. Selvellik antropologia eta soziolinguistika lantzen ditu, bereziki, Europako hego-ekialdeko herrien kontestuan. Ekolinguistika interesatzen zaio. Orain dela gutxi argitaratu duen artikulu batean&nbsp; ikuspegi horretatik aztertu ditu hango hiru herriren egoera: <strong>Sorabiar herria<\/strong> (Alemaniako ekialdea), <strong>Valiakar herria<\/strong> (Serbia) eta <strong>Sami herria <\/strong>(Laponia). Haren ustez antzeko arazoak dituzte hirurok: arriskuan dagoen hizkuntza eta <strong>ingurumen-arazo<\/strong> larriak. Bi elementu horien arteko harremana landu du bere artikuluan: <a href=\"https:\/\/www.researchgate.net\/publication\/388390347_Endangered_Languages_and_Environmental_Degradation_Among_Minority_Communities_in_Europe_An_Ecological_Perspective\"><em><strong>Endangered Languages and Environmental Degradation Among Minority Communities in Europe: An Ecological Perspective<\/strong><\/em><\/a><\/p>\n\n\n\n<p>Apunte batzuk labur-labur:<\/p>\n\n\n\n<ul>\n<li><strong>Antzekotasun harrigarriak<\/strong> ikusten ditu talde minoritario horien hizkuntzak baztertzeko eta beren ingurune naturala degradatzeko ereduen artean. Ingurune naturala suntsitzen hasi aurretik, hizkuntzarekin eta kulturarekin lotuta dauden bestelako prozesuak ikusten dira: <strong>aurreiritziak, estigmatizazioa, ondare kulturala eta linguistikoa asimilatzeko ahaleginak, eta hizkuntza eta kultura gutxitu horiei prestigio eskasa esleitzea<\/strong>. Horiek guztiak funtsezko faktoreak izan dira lurralde horiek <strong>\u201csakrifikatzeko moduko eremuak\u201d <\/strong>izan daitezen.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Sakrifikazio-eremua<\/strong> ingurumen-kalte nabarmenak edo desinbertsio ekonomiko larriak jasan dituen eremu geografikoa deskribatzeko erabiltzen den terminoa da. <strong>Ingurumen-justiziarekin <\/strong>du zerikusirik. Edo &#8211;hobe esanda&#8211; ingurumen-injustiziarekin, ingurumenaren alorrean kalteak eta etekinak modu diskrimatorioan banatzen baitira: batentzat kaltea, bestearentzat etekina.<\/li>\n\n\n\n<li>Talde minoritario horiek beren lurrari eta beren kulturari oso atxikiak egon ohi dira. Horregatik are larriagoa da haien lurraldea suntsitzea eta are ondorio lazgarriagoak ditu horrek. Bada termino bat&nbsp; ingurumen-higadurak eragindako larritasun emozional hori izendatzeko: <strong>\u00absolastalgia\u00bb<\/strong>, etxearen nostalgia, alegia. <\/li>\n\n\n\n<li>Gutxiengo etniko horiek beren ondare ekokulturalaren suntsipenaren aurrean jasaten dituzten <strong>traumak <\/strong>eta klima-aldaketarekin eta ingurumen-hondamendi \u00abnaturalekin\u00bb lotutakoak desberdinak dira, leku horien sakrifizioa nahita egindako ekintza baita. Berariaz erabakita zein babesik ezak eraginda.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Ikuspegi ekokulturala eta ekolinguistikoa behar ditugu<\/strong>, hizkuntza-prozesuen azterketa ikuspegi \u00abekologiko\u00bb batetik egiteko; hizkuntzak hiztunen bizitza materialean integratutako organismoak baitira, eta beren ingurune naturala ere bada bizitza material horren parte.<\/li>\n\n\n\n<li>Servellik Europako hego-ekialdeko hiru herriren egoera aztertu du, baina Abya Yalan zenbat halako!<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Hizkuntza gutxitu bat hitz egitea erresistentzia eta deskolonizazio ekintza bat izan daiteke.&nbsp;<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<p>Hitzaldi bikaina eta artikulua ere bai.<\/p>\n\n\n\n<p>Iruditzen zait hizkuntza ekologiak edo ekolinguismoak, garatu ahala, bide ezberdinak hartu dituztela:<\/p>\n\n\n\n<ul>\n<li>Gurean, oraindik orain, <strong>ekologia metafora gisa <\/strong>erabiltzen dugu, hizkuntzak ekosistema moduan aztertzeko. Oker egon naiteke, baina iruditzen zait hizkuntza ekologiari buruz euskaraz idatzi diren testu gehienak horretara mugatzen direla: <strong>hizkuntza aniztasunaren eta hizkuntzen arteko harremanen azterketa<\/strong> egiten dute.<\/li>\n\n\n\n<li>Bada beste joera bat, gure artean oso bide txikia egin duena. Hizkuntzaren analisi kritikoarekin du zerikusirik, eta horixe aztertzen du, hain zuzen ere: <strong>ingurumenaz hitz egiteko, hizkuntza nola erabiltzen dugun<\/strong>.&nbsp; Arran Stibbe izan daiteke horren erakusgarri. Bigarren liburua bat argitaratu berri du ildo horretatik: <strong><em>Econarrative: Ethics, ecology, and the search for new narratives to live by<\/em><\/strong>. Interesgarri dirudi. Horretaz <strong><a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2016\/12\/28\/ekolinguistika-eta-ekologiaren-hizkuntza\/\">hemen <\/a><\/strong>idatzi nuen.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Selvellik <\/strong>hirugarren enfoke bat erabiltzen du. Hizkuntzaren eta ingurumenaren arteko erlazioa aztertzen ditu (<strong>erlazio materialak zein inmaterialak<\/strong>). Oso iradokitzailea iruditu zait. Gurean Unai Pascualek naturaren balioei buruz egin dituen lanak bide horretatik doazela iruditzen zait. Dylan Inglis gaztearekin batera egin zuen ikerketan, korrelazio hori egiaztatu egin zuten: erlazionaturik daude euskal hiztuna izatea eta naturari harreman-balioa ematea. <strong><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/euskal-herria\/ikerlan-batek-dio-loturak-daudela-euskararen-eta-naturaren-balioen-artean_1292239_102.html\">Hemen <\/a><\/strong>irakur daiteke<\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<p>Testu hau amaitzen ari nintzela ohartu naiz antzeko beste sarrera bat idatzi nuela aspalditxo. Agian hori ere ikurri nahi izango duzue. Hemen: <strong><em><a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2021\/05\/19\/hizkuntzen-ekologia-eta-ekologiaren-hizkuntza\/\">hizkuntzen ekologia eta ekologiaren hizkuntza<\/a><\/em><\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong>On egin eta ongi izan<\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aurtengo uztailean Giustina Selvelli egon da Gasteizen, HIGA topaketan. Selvellik antropologia eta soziolinguistika lantzen ditu, bereziki, Europako hego-ekialdeko herrien kontestuan. Ekolinguistika interesatzen zaio. Orain dela gutxi argitaratu duen artikulu batean&nbsp; ikuspegi horretatik aztertu ditu hango hiru herriren egoera: Sorabiar herria &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2025\/08\/09\/hizkuntza-eta-ekologia-sakrifizio-eremuak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[69,30,125],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3187"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3187"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3187\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3193,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3187\/revisions\/3193"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3187"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3187"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3187"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}