{"id":3177,"date":"2025-06-18T06:03:23","date_gmt":"2025-06-18T06:03:23","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/?p=3177"},"modified":"2025-06-18T06:08:30","modified_gmt":"2025-06-18T06:08:30","slug":"moda-modako-soziolinguista","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2025\/06\/18\/moda-modako-soziolinguista\/","title":{"rendered":"Moda-modako soziolinguista ;-)"},"content":{"rendered":"\n<p>Moda-modako soziolinguista da <strong>Marina Massaguer<\/strong>. Umorez diot, baina errespetu osoz eta inolako ironiarik gabe. Ezetz asmatu hilabete exkaxean zenbat aldiz agertu zaidan sareetan? Bat-bi-hiru-lau?<\/p>\n\n\n\n<p>Bai horixe, 4 aldiz \ud83d\ude09<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Bat.<\/strong> Hitzaldi zoragarria eman zuen Udaltopen. Hitzaldia grabatua geratu da [<a href=\"https:\/\/www.udaltop.eus\/eu\/multimedia\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">https:\/\/www.udaltop.eus\/eu\/multimedia<\/a>] eta ponentzia ere irakurgai duzue [<a href=\"https:\/\/www.udaltop.eus\/eu\/dokumentuak\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">https:\/\/www.udaltop.eus\/eu\/dokumentuak<\/a>].<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Bi. <\/strong>Batzuetan polita da testu &#8220;akademiko&#8221; horiek kazetari baten filtrotik pasatzen direnean. Bestelako \u00f1abardurak agertzen dira&#8230; baita, sarritan, <strong>litekeena da pertsona hori gehiago &#8220;bustitzea&#8221;<\/strong>. #Berria<strong> <\/strong>egunkarian elkarrizketa luze bat argitaratu zuten aste horretan bertan. Hemen: <a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/euskal-herria\/ez-baduzu-esperantzarik-euskara-hitz-egiten-dutenak-bezalakoak-izateko-pentsatuko-duzu-euskara-jende-horrentzat-dela_2142475_102.html\">\u00abEuskaldunik ezagutzen ez baduzu, ez duzu hitz egingo, eta, areago, erresistentziak jarriko dituzu\u00bb<\/a>&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Hiru. <\/strong>\u00d2mnium erakundeak <em><strong>Guillem Agull\u00f3<\/strong> <\/em>eskola antolatzen du. Badu podcast bat aktualitate politikoa lantzen duena:<strong> <em>\u201cCom dir-t\u2019ho\u201d<\/em><\/strong>. Azken atalak<strong> <\/strong><a href=\"https:\/\/open.spotify.com\/episode\/4LD1KEkBcECjV95gum2tkg\"><em>&#8220;Fer cr\u00e9ixer el catal\u00e0<\/em>&#8220;<\/a> izan du izenburua:<strong> <\/strong>Marina Massaguer, Avel\u00b7l\u00ed Flors eta Eloi Gumm\u00e0ren arteko mahai-inguru bat.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Lau.\u00a0<\/strong><em><strong>Interaccio <\/strong><\/em>kultura-politikei buruzko gogoeta eta eztabaida espazio bat da, agintari eta profesionalei zuzendua. Bartzelonako Diputazioak antolatzen du. Webgune interesgarria dute, eta , tarteka, kultura arloko pertsona esanguruak elkarrizketatzen dituzte. Berriki Marina Massaguer-i egin diote elkarrizketa:\u00a0<a href=\"https:\/\/interaccio.diba.cat\/blogs\/2025\/06\/marinamassaguer-entrevista\" data-type=\"link\" data-id=\"https:\/\/interaccio.diba.cat\/blogs\/2025\/06\/marinamassaguer-entrevista\">\u2018L\u2019objectiu ha de ser que als territoris catalanoparlants el catal\u00e0 esdevingui una llengua per a tothom&#8217;<\/a>. Amaieran Isidor Mar\u00ed soziolinguistaren esaldi borobil horietako bat ageri da: <em>&#8220;el futur de la llengua no es pronostica, sin\u00f3 que es construeix&#8221; <\/em>(hizkuntzaren etorkizuna ez da pronostikatu behar, baizik eta eraiki).<\/p>\n\n\n\n<p>Denak interesgarri! Baina azken aldian irakurri dizkiodan horien guztien artean emantzipazio bikoitzaren ideia interesatu zait bereziki. Buruan grabatu beharko genukeen ideia bat iruditzen zait.\u00a0<\/p>\n\n\n\n<p>Haren ustez hizkuntza politikak<strong> bi aldiz izan behar dira emantzipatzaileak<\/strong>: batetik, <strong>bertako hiztunak <\/strong>ahaldundu behar dituzte, baina<strong> baita hizkuntza hori ikasten ari direnak <\/strong>edota <strong>ikasiko dutenak ere<\/strong>. Bere ustez,<strong> segregazio soziala eta sumisio linguistikoa txanpon beraren bi aldeak dira<\/strong>. Agian asko esatea da, baina nik honela formulatuko nuke: &#8220;Segregazio sozialari aurre egin nahi dion politika ez da egokia izango, hizkuntza gutxituaren egoerari ere mesede egiten ez badio.&nbsp; Era berean, sumisio linguistikoari aurre egin nahi dion politika ere ez da egokia izango, segregazio sozialari ere aurre egiten ez badio.&#8221;<\/p>\n\n\n\n<p>Asko esatea al da?<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Moda-modako soziolinguista da Marina Massaguer. Umorez diot, baina errespetu osoz eta inolako ironiarik gabe. Ezetz asmatu hilabete exkaxean zenbat aldiz agertu zaidan sareetan? Bat-bi-hiru-lau? Bai horixe, 4 aldiz \ud83d\ude09 Bat. Hitzaldi zoragarria eman zuen Udaltopen. Hitzaldia grabatua geratu da [https:\/\/www.udaltop.eus\/eu\/multimedia] &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2025\/06\/18\/moda-modako-soziolinguista\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[315],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3177"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3177"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3177\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3180,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3177\/revisions\/3180"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3177"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3177"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3177"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}