{"id":3174,"date":"2025-05-27T07:06:00","date_gmt":"2025-05-27T07:06:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/?p=3174"},"modified":"2025-05-27T07:06:00","modified_gmt":"2025-05-27T07:06:00","slug":"satorrak-zubiak-legamia-eta-kontrabandistak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2025\/05\/27\/satorrak-zubiak-legamia-eta-kontrabandistak\/","title":{"rendered":"Satorrak, zubiak, legamia eta kontrabandistak"},"content":{"rendered":"\n<p>(1)<\/p>\n\n\n\n<p>Joseba Sarrionandia bere azken liburuaren hitzaurrean:<\/p>\n\n\n\n<blockquote class=\"wp-block-quote is-layout-flow wp-block-quote-is-layout-flow\">\n<p>Euskaldunak satortxoen moduan ibili dira. <strong>Debekuen azpitik, oztopoen gainetik, zailtasunen aldamenetik,<\/strong> hanka labur eta indartsuz lurpetik eginez tunelak eta galeriak. Landa-lurren eta kale-asfaltoen azpitik, behatzazkal nekaezinez, estatuaren aparatuen oinarri bortitzekin borrokan askotan, batera eta bestera zulo-bideetan barrena, kultura baztertu eta kaltetua berrosatzen.<\/p>\n<\/blockquote>\n\n\n\n<p>Egon dira sator-langintza hori lanbide bihurtu dutenik.<\/p>\n\n\n\n<p>(2)<\/p>\n\n\n\n<p>Han-hemengo ikastarotan, <strong>ikuspegi herritar eta komunitarioarekin engaiatuak diren (garen) teknikarien papera <\/strong>goraipatzen entzun dut. Administrazioaren eta herrigintzaren arteko zubi-lana egiten omen dugu. Funtsezkoak omen gara. Praktika, ordea, bestelakoa da. Esango nuke administrazioan ez gaudela ongi ikusiak eta<strong> mesfidantza bat edo beste <\/strong>sortzen dela gure inguruan.<\/p>\n\n\n\n<p>Izan ere, administrazioaren eta herrigintzaren dinamikak ez datoz beti bat:<\/p>\n\n\n\n<ul>\n<li>Sarritan bide paraleloak eramaten dituzte: antzeko helburuak, antzeko proiektuak&#8230; baina lankidetza gutxi. Teknikariek <strong>zubi funtzioa <\/strong>izan dezakete. Bi munduak batu eta, halamoduz besterik ez bada ere, norabide berean jarri.<\/li>\n\n\n\n<li>Noiz edo noiz (ez gehiegitan) lankidetza-giro egokia lortu izan da. Halamoduzko konbergentziak eta konplizitateak. Parada horiek <strong>aukera-leiho <\/strong>moduan ikusi beharko genituzke. Teknikaron lana da leihatila horiek baliatzea, proiektu komunak bideratzeko. Nonbait <strong>&#8220;legamia&#8221; <\/strong>funtzioa deitzen zitzaion horri (edo katalizatzailea)<\/li>\n\n\n\n<li>Kontrakoa ere sarritan gertatu izan da: mesfidantzak, elkar ezin ikusteak, interes ezberdinak (zilegiak zein bastartak). Teknikaria orduan <strong>kontrabandista<\/strong> da. Muga horiek alde batetik bestera zeharkatzen ditu, batetik bestera gauza baliotsuak eramaten.<\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<p>Badira zerbitzu publikoan zinez sinisten duten teknikariak; baina badira ere, <strong>herrigintzan sinisten dutenak. <\/strong>Aukeran bigarren horiekin geratzen naiz ni.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>(1) Joseba Sarrionandia bere azken liburuaren hitzaurrean: Euskaldunak satortxoen moduan ibili dira. Debekuen azpitik, oztopoen gainetik, zailtasunen aldamenetik, hanka labur eta indartsuz lurpetik eginez tunelak eta galeriak. Landa-lurren eta kale-asfaltoen azpitik, behatzazkal nekaezinez, estatuaren aparatuen oinarri bortitzekin borrokan askotan, batera &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2025\/05\/27\/satorrak-zubiak-legamia-eta-kontrabandistak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[40,19],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3174"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3174"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3174\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3175,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3174\/revisions\/3175"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3174"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3174"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3174"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}