{"id":3109,"date":"2024-11-03T06:06:20","date_gmt":"2024-11-03T06:06:20","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/?p=3109"},"modified":"2025-01-27T07:59:29","modified_gmt":"2025-01-27T07:59:29","slug":"kultura-gobernaezina-hizkuntzaetakultura1","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2024\/11\/03\/kultura-gobernaezina-hizkuntzaetakultura1\/","title":{"rendered":"Kultura gobernaezina [estrategia bila, euskarazko kulturgintza indartzeko 1]"},"content":{"rendered":"\n<figure class=\"wp-block-gallery has-nested-images columns-default is-cropped wp-block-gallery-1 is-layout-flex wp-block-gallery-is-layout-flex\">\n<figure class=\"wp-block-image size-large is-style-default\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/traficantes.net\/sites\/default\/files\/styles\/large\/public\/book_covers\/9788434435735.gif?itok=BYaX5H4J\" alt=\"\" \/><\/figure>\n<\/figure>\n\n\n\n<p>Hizkuntza-politikak kultura-sailetatik bereiztea gomendatu ziguten. Horrela <strong>hizkuntza zeharlerrokoa<\/strong> izango zen eta esparru guztietara iritsi. Halaxe egin genuen eta hasieran funtzionatu zuen. Beranduxeago ohartu ginen horrek albo-kalteak ere bazituela. Ohartu orduko,<strong> arrakala <\/strong>handi bat sortua zen <strong>hizkuntza-politiken eta kultura-politiken artean<\/strong>&#8230; eta agian beranduegi zen.<\/p>\n\n\n\n<p>Aurreko asteetan liburu interesgarri batekin ibili naiz. Izenburua egin zitzaidan bereziki deigarri: <strong>Kultura Gobernaezina <\/strong><em>(Cultura Ingobernable. Jazm\u00edn Beirak. Bartzelona 2022)<\/em>. Zer pentsatua eman dit. Zaila da laburpen bat egitea, baina interesgarria iruditu zait hainbat apunte hona ekartzea.<\/p>\n\n\n\n<p>Hona hemen:<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Bat<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Ezin da kultura-praktika guztien bilduma exhaustiborik egin. <strong>Kulturaren kontzeptua inkonpletoa da definizioz: &#8220;ez-osoa&#8221;.<\/strong> Jazminek <strong>&#8220;no-todo&#8221; <\/strong>kontzeptua erabiltzen du. Beti sortuko dira praktika berriak, kontuan hartu beharko ditugunak.<\/p>\n\n\n\n<p>Kultur kontsumoari buruz egiten diren inkestetan zinemaz, antzerkiaz, musikaz, literaturaz galdetzen da: <em>Ondorengo kultur jardueretatatik zeintzuetan parte hartzen duzu? <\/em>Galdera alda zitekeen, eta litekeena da erantzunak ere aldatzea. <strong><em>Egunero egiten dituzun gauzetatik, zeintzuk dira kultura?<\/em> <\/strong>Liburu bat irakurtzea? Jakina. Musika entzutea? Ere bai. Haurrari lo kanta bat abestea? Bai, ezta? Tik-tok bat egitea? Zergatik ez?<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Bi<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Kulturaren inguruan <strong>hiru tentsio-puntu<\/strong> egon ohi dira:<\/p>\n\n\n\n<ul>\n<li>Kultura arte gisa versus kultura bizimodu gisa<\/li>\n\n\n\n<li>Kulturaren industriak versus eskubide kulturalak<\/li>\n\n\n\n<li>Goi mailako kultura versus herri kultura<\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<p>Kultura tentsio horietan bizi behar da halabeharrez.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Hiru<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Kultura-politikak bi ereduren inguruan ardaztu izan dira. Frantziako eredua kulturaren instituzionalizazioa da neurri handi batean: kultura instituzioen eskutik joatea, kontrolpean. Britania Handiko eredua, ordea, liberala da: merkatuaren esku uztea, ahalik eta gutxien interbenituz. Liburuan bestelako bidea defenditzen da: kultura politikak egin bai, baina ez kultura-produktuak zuzenean sortuz, baizik eta kultura era autonomoan sortzeko baldintzak sortuz. Paradoxikoa da proposatzen duen <strong>kulturaren gobernantza: baldintzak sortu, kultura gobernaezina izaten jarraitzeko.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Lau<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Gaur egun gauza funtsezkorik bada, <strong>subjektibitateak aldatzea<\/strong> da funtsezkoa: <strong>zentzu komuna<\/strong>, <strong>desioak<\/strong>, iruditeriak, metaforak, kontakizunak. Gizartearen eraldaketa sakona hortik etor daiteke. Errepresentazio sozialen eremua da borroka-zelaia. Guda kulturala da. Kulturak mundua eraldatu dezake.<\/p>\n\n\n\n<p>Kulturari bi aldetatik datorkio eraldatzailea izateko ahalmena: mundu hobe bat prefiguratzeko gai izatea, eta bizimodua antolatzeko eta bertan parte hartzeko modu berriak ekartzea. <strong>Ideologia kulturalek ez dute soilik edukiekin zer ikusirik<\/strong>. Kultura antolatzeko bektoreek ere pisu handia dute: parte-hartzea sustatzea, ikuspegi komunitarioa, gertutasuna, inklusibitatea, kolaborazioa konpetentziaren aurretik jartzea,<\/p>\n\n\n\n<p>Ricard Goma irakaslearen kontzeptu bat aipatzen du:<strong> anaitasun-ahizpatasunaren agenda<\/strong> (agenda de fraternidad): jende ezberdina batu, komunitate anitza eta askotarikoa josi, sozializazio espazioak sortu, segregazioa gainditu.<strong> Interesgarria izan daiteke puntu hau euskararen ikuspegitik pentsatzea.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Bost<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Garapen jasangarriaren ideia hiru ardatzen arabera antolatu zen hasieratik:<strong> soziala, ekonomikoa eta ingurugirokoa<\/strong>. Jon Hawkes irakasleak <strong>laugarren ardatz baten hutsunea aldarrikatu zuen: kulturala<\/strong>. Azken batean zer da ongi bizitzea? Ongizate emozionala, ongizate fisikoa, inklusibitatea, parte-hartzea, parte-izatea&#8230; Kulturak badu horietan guztietan zer esana.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Garapen Jarrangarrirako Helburuak<\/strong> definitu zirenean ikuspegi kulturala ez zen apenas kontuan hartu&#8230; ezta hizkuntza ere, bide batez esanda. Jazminen ustez, ekologismoak eta feminismoak lortu dute neurri batean jendearen buruan sartzea. Orain<strong> kulturaren aldeko gizarte mugimendu handi bat behar dugu.<\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hizkuntza-politikak kultura-sailetatik bereiztea gomendatu ziguten. Horrela hizkuntza zeharlerrokoa izango zen eta esparru guztietara iritsi. Halaxe egin genuen eta hasieran funtzionatu zuen. Beranduxeago ohartu ginen horrek albo-kalteak ere bazituela. Ohartu orduko, arrakala handi bat sortua zen hizkuntza-politiken eta kultura-politiken artean&#8230; eta &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2024\/11\/03\/kultura-gobernaezina-hizkuntzaetakultura1\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3109"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3109"}],"version-history":[{"count":7,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3109\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3134,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3109\/revisions\/3134"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3109"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3109"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3109"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}