{"id":3092,"date":"2024-09-22T18:16:08","date_gmt":"2024-09-22T18:16:08","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/?p=3092"},"modified":"2024-09-26T07:16:15","modified_gmt":"2024-09-26T07:16:15","slug":"translinguismo-espontaneoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2024\/09\/22\/translinguismo-espontaneoa\/","title":{"rendered":"Kode-alternantzia edo hizkuntza-praktika translingualak?"},"content":{"rendered":"\n<p>Translinguismo hitzaren atzean bi kontzeptu ezberdin daudela azaldu genuen aurreko sarreran: <strong>translinguismo espontaneoa<\/strong> eta<strong> translinguismo pedagogikoa<\/strong>.Translinguismo pedagogikoa da ikasgelan hainbat hizkuntza erabiltzea. Translinguismo espontaneoa da hizkuntzak <strong>ohiko eta bat-bateko interakzioetan<\/strong> nola erabiltzen diren. Bigarren horrek lotura estua du kode-alternatziarekin (code-switching), nahiz eta horretan ikerlari guztiak ados egon ez. Azken batean, kontua da hizkuntza-praktika horien atzean zer ikusten dugun: bi hizkuntza ondo zedarrituak txandakatzea ala bi hizkuntzetatik elikatzen den errepertorio bakar eta integral bat.<\/p>\n\n\n\n<p>Inon irakurri dut translinguismo espontaneoa<strong> berezkoa dela bi hizkuntzetan aldi berean sozializatu diren hiztunengan<\/strong>. Mikel Perez ikerlariak <a href=\"https:\/\/alea.eus\/araba\/1701420935436-mikel-perez-kode-alternantzia\">azterketa interesgarriak<\/a> egin ditu kode-alternantziaren inguruan. Horren atzean zer dagoen aztertu du: jaiolekua, etxeko edo lehen hizkuntza, hizkuntza-gaitasun erlatiboa&#8230; <\/p>\n\n\n\n<p>Formari dagokionez, alternantzia bi eratakoa izan daiteke:<strong> esaldi artekoa<\/strong> (inter-sentential) edo<strong> esaldi barrukoa <\/strong>(intra-sentential). Hortaz, <strong>esaldi barruko kode-alternantzia<\/strong> esaten zaio esaldi bera hizkuntza batean baino gehiagotan osatzeari. Ez dakit inork fenomeno hori aztertu duen, esaldi barruan <strong>hizkuntza bakoitzaren pisua eta funtzioa <\/strong>zen den ikusteko. Kode-alternantzia ez da gaur goizekoa&#8230; baina inpresioa dut <strong>aldaketa nabarmenak <\/strong>gertatzen ari direla ildo horretatik.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Joseba Sarrionandiak <\/strong>bere kezka azaldu zuen UEUko glotodidaktika-sailak antolatutako jardunaldietan.<strong> Semearekin izandako eztabaida<\/strong> kontatu zuen. Antza, semeak &#8220;era bitxian&#8221; hitz egiteko ohitura hartu du, eta Sarri ez dago horrekin konforme:<\/p>\n\n\n\n<blockquote class=\"wp-block-quote is-layout-flow wp-block-quote-is-layout-flow\">\n<p><em>&#8220;Puntutik puntura esaldia bada, koma arte euskaraz hasten du beti. Ondoren, esamolde iragarle bat sartzen du gaztelaniaz: porqu\u00e9&#8230; \/ t\u00fa ya sabes&#8230; Jarraian subordinatua euskaraz. Eta, amaitzeko, esaldiaren klimax-a (esanahiaren indarra duena) gaztelaniaz&#8221;<\/em>. <\/p>\n<\/blockquote>\n\n\n\n<p>Ezaguna egiten zaizue, ezta?<\/p>\n\n\n\n<p>Semearekin eztabaida bat edo beste izan du horren harian. Semeak, antza, bere inguruan denek horrela hitz egiten dutela arrazoitzen du; gazteek horrela hitz egiten dutela, nahi duten moduan&#8230; eta horixe egiten dutela <strong>askatasunagatik<\/strong>.<\/p>\n\n\n\n<p>Sarrionandiak hortik abiatzen du bere gogoeta: askatasuna da hori? hitz egiteko modua benetan hautaten dugu? Egia da<strong> hizkuntza denona eta inorena dela<\/strong>, <strong>komunala <\/strong>dela, denon artean sortzen dugula, aldakorra dela&#8230;. <strong>baina ez da neutroa<\/strong>. Inguruan ditugun errealitateak islatzen ditu. Eta horietarako batzuk mutur-muturrekoak dira. Translinguismo tipo horiek, Josebaren ustez,<strong> kolonizazio estremo baten sintomak<\/strong> dira.<\/p>\n\n\n\n<p>Haugenek sortu zuen kontzeptua berreskuratzea proposatzen du: <strong><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Eskizoglosia\">eskizoglosia<\/a><\/strong>. Bere ustez ederki azaldu dezake gaur egungo egoera.<\/p>\n\n\n\n<p>Josebaren hitzaldia hemen ikus daiteke, oso-osorik:<\/p>\n\n\n\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"Ui52 Glotodidaktika VIII. Topaketa Joseba Sarrionandia Uribelarrea\" width=\"584\" height=\"329\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/sAnpoQBGcd4?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Translinguismo hitzaren atzean bi kontzeptu ezberdin daudela azaldu genuen aurreko sarreran: translinguismo espontaneoa eta translinguismo pedagogikoa.Translinguismo pedagogikoa da ikasgelan hainbat hizkuntza erabiltzea. Translinguismo espontaneoa da hizkuntzak ohiko eta bat-bateko interakzioetan nola erabiltzen diren. Bigarren horrek lotura estua du kode-alternatziarekin (code-switching), &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2024\/09\/22\/translinguismo-espontaneoa\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[334,332,333],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3092"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3092"}],"version-history":[{"count":9,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3092\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3105,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3092\/revisions\/3105"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3092"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3092"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3092"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}