{"id":3074,"date":"2024-07-27T19:54:55","date_gmt":"2024-07-27T19:54:55","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/?p=3074"},"modified":"2024-07-31T09:22:05","modified_gmt":"2024-07-31T09:22:05","slug":"narratiba-berriak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2024\/07\/27\/narratiba-berriak\/","title":{"rendered":"Narratiba berriak sortzea"},"content":{"rendered":"\n<p>Berezia iruditzen zait Gogoetagunearen proiektuaren baitan <strong>Jon Sarasuak<\/strong> kontakizun hitzari ematen dion esanahia eta garrantzia. <strong>Kontakizuna <\/strong>konstrukto zabala izan daiteke, baina oinarrizkoa: nor gara, nondik gatoz, nora goaz, zergatik egiten dugu egiten duguna&#8230; Euskara biziberritzeko prozesuaren oinarrian kontakizun bat egon da, honaino ekarri gaituena: euskara hizkuntza zapaldua izan da, eta guri egokitu zaigu aurrera egitea; ikastolak antolatu ditugu, euskaltegiak, euskarazko kulturgintza\u2026 Sarasuaren ustez, kontakizun horrek balio handia izan du, baina <strong>agortze zantzuak<\/strong> ikusten zaizkio. Hura baztertu gabe ere, kontakizun berritu bat behar dugula uste du, beste eskenatoki batera eramango gaituena.<\/p>\n\n\n\n<p>Kontrako kontakizunak ere sortu dira, <strong>inposizioaren ideia <\/strong>azpimarratu eta indartu nahi izan dutenak. Neutralizatu nahi genituzkeen narratibak dira.<\/p>\n\n\n\n<p>Duela gutxi hitzaldi bat entzun nuen Gasteizen (gaztelaniaz), zurrumurruen aurkako bertako dinamikaren baitan antolatua: <em>7 puntos clave para crear nuevas narrativas sobre migraciones <\/em>(<strong>7 gako migrazioei buruzko narratiba berriak sortzeko<\/strong>).<\/p>\n\n\n\n<p>Oso hitzaldi ona iruditu zitzaidan. Uste dut \u2013distantziak distantzia\u2014 asko dugula bertatik ikasteko. Narratibak elkarrekin harremana duten istorioen multzoak edo sistemak dira, denboran zehar artikulatu eta findu egin direnak, ideia edo sinismen zentral bat errepresentatzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Narratibak marko baten barruan kokatzen dira, marko narratiboetan. Zer dira <strong>marko narratiboak<\/strong>? Errealitatea ikusteko erabiltzen ditugun <strong>betaurrekoak <\/strong>dira. Sinismen eta balio multzo bat, gertaeren esanahia iragazi egiten dutenak. Metafora gisa, koadro baten markoa irudikatu dezakegu: irudia enkoadratu egiten du. Markoak ezartzen du arreta zeri eman behar diogun, zer dago barruan eta zer kanpoan, nola irakurri behar dugun irudia&#8230;<\/p>\n\n\n\n<p>Narratibak aldatu daitezke, baina lan sistematikoa eskatzen du horrek. Hitzaldian <strong>3 arau<\/strong> eta <strong>4 ideia <\/strong>proposatzen dituzte; beti ere, migrazioei buruzko narratibak aldatzeko<\/p>\n\n\n\n<p>Hiru arauak:<\/p>\n\n\n\n<ul>\n<li>Kontuz <strong>mezu erreaktibo<\/strong>ekin. Kontua ez da etengabe erantzuten jardutea. Horrek aurkako narratiba indartu besterik ez du egiten. Akordatzen zarete <em>\u201cNo pienses en un elefante\u201d<\/em> liburuaz? Aski da esaldi hori esatea, gure buruan elefante bat ikusteko. <\/li>\n\n\n\n<li><strong>Gu eta haiek<\/strong> moduko <strong>dikotomiak <\/strong>saihestu. Funtsezko araua da, migrazioei buruzko narratibez ari garenean.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Sentimenduak lehenetsi, datuen aurretik.<\/strong> Gaztelaniaz <em>\u201cdato mata a relato\u201d<\/em> esamoldea erabili izan da, informazioaren garrantzia azpimarratzeko. Gehienetan ez da egia. Batzuetan bai. Badira diskurtsoan leku bat hartzea lortzen duten datuak. Datu emozionalak deitu izan dira&#8230; emozioak sortzen dituzten datuak dira; emozioak dira, itxura numerikoa dutenak.<\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<p>Lau ideia:<\/p>\n\n\n\n<ul>\n<li>Narratiba <strong>sustitutiboa <\/strong>izan behar du. Narratiba hegemonikoa ordeztea da helburua. Garrantzitsua da horretarako polarizazio zaharretatik ihes egitea. Narratiba berriaren helburua ez da narratiba zaharrari aurre egitea. Hasieratik izan behar da berria.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Gertuko enfokea <\/strong>eman, tokian tokikoa. Adibideak eman behar baditugu, hobe gertukoak izatea&#8230; hurbilak, ezagunak.<\/li>\n\n\n\n<li>Adi <strong>pertzeptzio subkontzieteei<\/strong>. Ez gutxietsi horien indarra. Immigrazioaren aurkako diskurtsoa nonahi ageri da. Bonbardatu egiten gaituzte egunero. Zer uste duzue? Horrek ez duela gugan eraginik? Ez harritu diskurtso horren parte bat gure subkontzientean barneratua ageri bada. Eta, batez ere&#8230; zure burua ez kulpatu horregatik.<\/li>\n\n\n\n<li>Ezagutzen duzue <strong>Coca-Cola efektua<\/strong>? Egarria kentzeko edari batean pentsatzeko eskatzen badigute, gehienoi \u201cCoca-Cola\u201d etorriko zaigu burura. Milaka pertsonen buruan egarria kentzeko edari gisa posizionatzea lortu dute. Ez da nahikoa narratiba bat sortzea&#8230; posizionatu ere posizionatu egin behar da.<\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<p>Oso labur kontatu dizuet. Hitzaldia hemen ikus daiteke:<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-embed is-type-video is-provider-youtube wp-block-embed-youtube wp-embed-aspect-16-9 wp-has-aspect-ratio\"><div class=\"wp-block-embed__wrapper\">\n<iframe loading=\"lazy\" title=\"7 puntos clave para crear nuevas narrativas sobre migraciones\" width=\"584\" height=\"329\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/Zfjjxc3QUIQ?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe>\n<\/div><\/figure>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Berezia iruditzen zait Gogoetagunearen proiektuaren baitan Jon Sarasuak kontakizun hitzari ematen dion esanahia eta garrantzia. Kontakizuna konstrukto zabala izan daiteke, baina oinarrizkoa: nor gara, nondik gatoz, nora goaz, zergatik egiten dugu egiten duguna&#8230; Euskara biziberritzeko prozesuaren oinarrian kontakizun bat egon &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2024\/07\/27\/narratiba-berriak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[13,327,121,120],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3074"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3074"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3074\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3079,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3074\/revisions\/3079"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3074"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3074"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3074"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}