{"id":2766,"date":"2022-06-24T12:15:25","date_gmt":"2022-06-24T12:15:25","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/?p=2766"},"modified":"2022-06-24T12:15:25","modified_gmt":"2022-06-24T12:15:25","slug":"gerra-kulturalak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2022\/06\/24\/gerra-kulturalak\/","title":{"rendered":"Gerra kulturalak"},"content":{"rendered":"\n<p><\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"alignright\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"300\" height=\"220\" src=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/06\/Actividad_extraescolar_ni\u00f1os.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-2771\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p><strong>BAT<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Bereziki egokia iruditu zait aurtengo <strong>Udaltop jardunaldiak <\/strong>landu duen gaia. Iruditzen zait haratago iresteko moduan geundela, baina, behintzat, ondorio batzuk atera dira. Nik neuk, behintzat, honela ikusten dut:<\/p>\n\n\n\n<ul><li>Erabat funtsezkoa <strong>eskolaz kanpoko ekosisteman<\/strong> eragitea. Eskolaz kanpokoa inguru konplexua da. Ekosistema hitza bera oso esanguratsua da: askotariko jarduerak, askotariko espazioak, askotariko eragileak&#8230; Ekosistema osoan eragin beharra dago, ez (soilik) jarduera zehatzetan.<\/li><li>Horretarako beharrezkoa da instituzioen esku-hartzea. <strong>Aterki juridiko-politiko egoki bat <\/strong>antolatu beharra dago. Instituzioek apustu egin behar dute, eta apustu hori bistaratu. <\/li><li>Horren aldeko <strong>aktibazio eta adostasun soziala<\/strong> ere landu beharra dago. Behetik ere indarra sortu behar da, prozesu horretan eragingo duena. Agian ez da erabat &#8220;politikoki zuzena&#8221; honela esatea, baina&#8230; <strong>presio soziala<\/strong> ere beharrezkoa da.<\/li><li>Zerbait antolatu beharra dago, bide horretan eragingo duena. <strong>Artefaktu bat, dispositibo bat&#8230; <\/strong>Horren aldeko indarrak eta ekimenak artikulatzeko gaitasuna izango duen zerbait. Kanpaina bat? Ezetz esango nuke&#8230; Kanpaina bat baino zertxobait gehiago behar da&#8230; zerbait organikoagoa, agian.<\/li><li>Helburua, aurrepauso txikietatik harago, <strong>kultura-aldaketa <\/strong>eragitea da. <strong>Arau soziolinguistiko berri bat <\/strong>sortzea, alegia: 16 urte azpikoentzat antolatzen den guztia (defektuz) euskaraz izatea. Beste hizkuntzak ere hor egongo dira ziur aski, baina euskara izatea aukera ez-markatua. <\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Ideia potentea iruditzen zait. Zoritxarrez <strong>&#8220;kultura-aldaketaren ideia&#8221;<\/strong> bera ere kolonizatu eta lapurtu egin digute. <\/p>\n\n\n\n<p><strong>BI<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Maiatzean soziolinguistika jardunaldiak izan ziren Alcoi-n (XXV Jornada socioling\u00fc\u00edstica Alcoi 2022). Hitzaldietako batean hizlariek <strong>ikasleen eredu kognitiboetan<\/strong> eragin beharra mahairatu zuten, eta eredu kognitibo horien atzean zeuden ideia batzuk errepasatu ere errepasatu zituzten: aurriritziak, autogorrotoa, hizkuntzaren eta identitatearen arteko lotura, arlo pribatua eta arlo publikoa&#8230;  Irakasleei deigarri egiten zitzaien bereziki <strong>katalan-hiztunek ere &#8220;erosi&#8221; egin dutela inposizioaren ideia<\/strong>. Haraino iritsi da ideien kolonizazioa.<\/p>\n\n\n\n<p>Izan ere, Valentzian katalan-hiztunek ere hizkuntza inposatu egiten dela uste dute. Horrelako ideiak dituzten ikasleei <strong>hiztun &#8220;solidarioak&#8221; deitzen diete<\/strong>, erdi-txantxetan. Gela batera sartu eta katalanez hasten zarenean <em>&#8211;Hola, bon dia. Com esteu?&#8211;<\/em>, oso litekeena da hiztun solidario horietako bat agertzea. <em>&#8211;Perdona, disculpa, per\u00f2 aqu\u00ed hi ha una noia que ve de la Rioja i que no t&#8217;ent\u00e9n&#8211;.<\/em> Beste neskak, jakina, den-dena ulertzen du. Agian ez du ezer esango, baina pentsatu bai: <em>&#8211;No le entenderas t\u00fa. Yo estoy entendiendo perfectamente!&#8211;.  <\/em><\/p>\n\n\n\n<p>Irakasle horien ustez, larria da katalan-hiztunek inposizioaren diskurtsoa barneratu izana&#8230; Oso-oso arriskutsua da.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>HIRU<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Norberaren balioak, sinismenak eta praktikak gailentzeko gatazka ideologikoei <strong>gerra kulturalak <\/strong>deitzen omen zaie. Ideien hegemonia lortzeko borrokak dira. <strong>Zer da justizia, zer inposizioa, zer da bidezkoa eta zer ez, hori guztia nork erabakitzen du?<\/strong> Ideia horiek guztiak gure alde posizionatzea da gerra kulturalen helburua.<\/p>\n\n\n\n<p>Orain dela egun batzuk, titular hau agertu zen El Correo egunkarian. <\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/06\/FV6nz7MXgAACAA8.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-2769\" width=\"293\" height=\"390\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p>Bitxia da. Hasiera-hasieratik garbi dago intentzionalitatea, baina hurrengo parrafoa irakurri behar da zertaz ari den jakiteko:<\/p>\n\n\n\n<blockquote class=\"wp-block-quote is-layout-flow wp-block-quote-is-layout-flow\"><p> PNV, EH Bildu y PSE-EE apalabran la nueva ley de profesiones del deporte, que ser\u00e1 aprobada por el Parlamento vasco la pr\u00f3xima semana <\/p><\/blockquote>\n\n\n\n<p>Nonbait irakurri dut gerra kulturalen kontzeptua AEBetatik datorrela, eta zerikusi gutxi duela gure errealitatearekin. Ez dakit bada! Artikulu horren modukoak irakurtzen ditudanean&#8230; zalantzak sortzen zaizkit.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>BAT Bereziki egokia iruditu zait aurtengo Udaltop jardunaldiak landu duen gaia. Iruditzen zait haratago iresteko moduan geundela, baina, behintzat, ondorio batzuk atera dira. Nik neuk, behintzat, honela ikusten dut: Erabat funtsezkoa eskolaz kanpoko ekosisteman eragitea. Eskolaz kanpokoa inguru konplexua da. &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2022\/06\/24\/gerra-kulturalak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[303,14,47,302,101],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2766"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2766"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2766\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2773,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2766\/revisions\/2773"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2766"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2766"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2766"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}