{"id":2687,"date":"2022-04-11T12:31:23","date_gmt":"2022-04-11T12:31:23","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/?p=2687"},"modified":"2022-04-12T07:13:36","modified_gmt":"2022-04-12T07:13:36","slug":"urratsez-urrats-pausorik-pauso","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2022\/04\/11\/urratsez-urrats-pausorik-pauso\/","title":{"rendered":"Urratsez urrats, pausorik pauso&#8230;"},"content":{"rendered":"\n<p><strong>Urratsez urrats, pausorik pauso, mailaz maila&#8230;<\/strong> Txepetxek bi ideia defendatzen zituen bere teoria soziolinguistikoan: (a)<strong> hizkuntza komunitatea trinkotzea<\/strong>, euskaldun osoek osatzen duten nukleo sinbolikoaren inguruan; eta (b) <strong>tipo soziolinguistikoen optimizazioa<\/strong>: hau da, euskaldun-tipo bakoitzak puntu bat gora egitea, bere egoera hobetzeko, eta gertu duen hurrengo tipoaren mailara iristeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Marina Massaguer soziolinguista katalanari antzeko zerbait entzun diot bideo batean: hiztun-tipo ezberdinak daudela azpimarratzen du eta hizkuntza politika pertsonalizatuak behar direla proposatu. Honela azaltzen du tipologizazio hori:<\/p>\n\n\n\n<ul><li>Nonahi eta noiznahi katalanari eusten diotenak (<em>mantenidors<\/em>, eusleak&#8230;)<\/li><li>Nagusiki katalana erabiltzen dituzten hiztunak (<em>usuaris predominants<\/em>)<\/li><li>Txandakariak (<em>alternadors<\/em>)<\/li><li>Noizbehinka katalana erabiltzen duten hiztunak (<em>usuaris ocasionals<\/em>)<\/li><li>Ez erabiltzaileak<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Tipo horietako bakoitzaren atzean jatorri ezberdinak daude, bizipen eta sentsibilitate ezberdinak, eta sarritan bizitza-proiektu ezberdinak ere. Helburua <strong>aldaketa gradualak ahalbidetzea<\/strong> da: hizkuntza adoptatzen hastea, lehen erabiltzen ez zuten testuingu batean. Hau da: hizkuntza gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin erabiltzea (ezaguna egiten zaizue, ezta? Ez-erabiltzaileak noizbehinkako erabiltzaile bihurtu daitezke; noizbeinkako erabiltzaileak txandakari&#8230; eta horrela segidan.<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"alignright\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"180\" height=\"313\" src=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/04\/tree-hiking-trail-home-staircase-walkway-878751-pxhere.com_-2.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-2728\" srcset=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/04\/tree-hiking-trail-home-staircase-walkway-878751-pxhere.com_-2.jpg 180w, https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/04\/tree-hiking-trail-home-staircase-walkway-878751-pxhere.com_-2-173x300.jpg 173w\" sizes=\"(max-width: 180px) 100vw, 180px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p>Beste testuinguru batean, Xabier Payari ere antzeko ideia entzun diot. Ikasleak euskal hiztun izateaz gain, kulturtzaletu ere nahi dugu, jakina denez. Horretaz jardun zuen <strong>&#8220;Ikasle, ikusle, ekoizle&#8221; <\/strong>izeneko hitzaldian (<em>Eskola Hiztun Bila, 2020<\/em>). Ikasleak euskal kulturarekin duten hurbiltasuna eskailera edota piramide baten inguruan irudikatu daitekeela dio: behean euskal kulturarekin interesik bat ere ez duten gazteak; eta goiko erpinean gazte kulturzale edota kulturgile profesionalak. Tartean mailaketa oso bat egon daiteke: jakin-minez hurbiltzen direnak, noizbehinkako publikoa, gertuko publikoa, kultur taldeen kolaboratzaileak, amateurrak&#8230; <strong>Kultur publikoen eskailera<\/strong> deitzen dio horri, eta hainbat estrategia proposatzen ditu eskailera horretan gora egiteko: irisgarritasuna hobetzea, kultur ohiturak sortzea, fidelizazioa areagotzea, kapital kulturala handitzea, partaidetza bideak areagotzea&#8230;<\/p>\n\n\n\n<p>Urratsez urrats, pausorik pauso, mailaz maila, nori bera&#8230; baina ez inolaz ere geldirik.<\/p>\n\n\n\n<p>Xabier Payaren bideoa: <a href=\"https:\/\/www.ulibarri.euskadi.eus\/eu\/ehb_xxiv_jardunaldiarenbideoak\">https:\/\/www.ulibarri.euskadi.eus\/eu\/ehb_xxiv_jardunaldiarenbideoak<\/a> <\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urratsez urrats, pausorik pauso, mailaz maila&#8230; Txepetxek bi ideia defendatzen zituen bere teoria soziolinguistikoan: (a) hizkuntza komunitatea trinkotzea, euskaldun osoek osatzen duten nukleo sinbolikoaren inguruan; eta (b) tipo soziolinguistikoen optimizazioa: hau da, euskaldun-tipo bakoitzak puntu bat gora egitea, bere egoera &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2022\/04\/11\/urratsez-urrats-pausorik-pauso\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[297,178,27,83,25,159,296],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2687"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2687"}],"version-history":[{"count":9,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2687\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2731,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2687\/revisions\/2731"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2687"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2687"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2687"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}