{"id":2371,"date":"2021-07-06T18:34:36","date_gmt":"2021-07-06T18:34:36","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/?p=2371"},"modified":"2021-07-06T18:34:36","modified_gmt":"2021-07-06T18:34:36","slug":"motibo-baten-bila","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2021\/07\/06\/motibo-baten-bila\/","title":{"rendered":"Motibo baten bila&#8230;"},"content":{"rendered":"\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"alignright is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2021\/07\/inspiration-1514296_640-2-e1625596259626.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-2584\" width=\"210\" height=\"210\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p>Euskaltegian geundela, bazen hitz magiko bat etengabe formazio-saio eta jardunaldi guztietan ageri ohi zitzaiguna: <strong>motibazioa<\/strong>. Totema bihurtu genuen, panazea bat, horrek dakarren arriskuarekin. Nonbait irakurri dut badela patologia bat, <em>Wernicke-ren afasia <\/em>deritzona. Patologia hori duen pertsonak esaldi eta diskurtso luzeak egin ahal ditu, baina guztiz inkoherenteak eta zentzurik gabekoak. Horrelako zerbait gertatzen zitzaigun motibazioaz hitz egiten genuenean: luze eta zabal mintzatzen ginen, baina&#8230; oso ideia original gutxi zeuden diskurtso horien atzean.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Motibazioa kosifikatu egiten genuen<\/strong>. Pentsatzera iritsi ginen motibazioa ikasleek hor nonbait zuten dispositibo bat zela&#8230; era egokian ukitu behar zen zerbait, lortu nahi genituen emaitzak lortzeko. Ahaztu egiten genuen motibazioa motibotik eratorria dela. Galdera sinpleagoa zen: gure ikasleek zergatik nahi izango dute euskaraz ikasi edo zergatik nahi izango dute euskaraz egin; eta guk&#8230; zergatik egiten dugu egiten duguna. Eduardo Apodakak zentzugintzaz hitz egin du. Azken batean, horixe da galdera: zer zentzu ematen diogu euskaraz egiteari? <strong>Zentzugintza<\/strong>. Hitza gustukoa dut, alajaina. Esanguratsua iruditzen zait. Apodakaren ustez, zentzugintza da jokaera aldatzeko gakoa.<\/p>\n\n\n\n<p>Jon Sarasuak ere, gazteei buruz ari dela, oso galdera pertinentea egin izan du aspalditik: <strong>hurrengo belaunaldiek zergatik nahi izango dute euskaraz egin?<\/strong> Zer arrazoi izango dute? Zer motibo? Transmisioaz ari garela&#8230; zer egin ahal dugu motibo horiek transmititzeko? Edo sozializazioaz ari garela&#8230; nola lagundu ahal dugu euskaraz egiteko motibo horiek egunerokoan etengabe (hots, etenik gabe) sortzeko eta birsortzeko?<\/p>\n\n\n\n<p>Euskaltegian geunden garaietara itzulita&#8230;  motibazioaz han-hemenka zerbait irakurrita, ikasi genuen teoria klasikoaren arabera motibazioak hiru elementu dituela: <strong><em>kognitiboa<\/em><\/strong>, <strong><em>emotiboa <\/em><\/strong>eta <strong><em>konatiboa<\/em><\/strong>. Hurrenkerak hurrenkera&#8230; gure pailazo filosofoek ere bikain adierazi izan dituzten elementu berberak: <strong>sentitu<\/strong>, <strong>pentsatu <\/strong>eta <strong>egin<\/strong>. <\/p>\n\n\n\n<p>Motibazioa lantzea, hortaz, ideia eta emozio batzuk lantzea da (elementu kognitibo eta emozitiboak), baina baita jarrera eta jokabide jakin batzuk trasmititzea ere&#8230; predisposizio bat, alegia. Agian Pirritx eta Porrotxen leloa beste modu batean parafraseatu daiteke, egungo terminologiarekin bat eginik: <strong>EMOZIONATU<\/strong>, <strong>KONTZIENTZIATU <\/strong>eta <strong>AKTIBATU<\/strong>. <\/p>\n\n\n\n<p>Izan ongi, eta zaindu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskaltegian geundela, bazen hitz magiko bat etengabe formazio-saio eta jardunaldi guztietan ageri ohi zitzaiguna: motibazioa. Totema bihurtu genuen, panazea bat, horrek dakarren arriskuarekin. Nonbait irakurri dut badela patologia bat, Wernicke-ren afasia deritzona. Patologia hori duen pertsonak esaldi eta diskurtso luzeak &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2021\/07\/06\/motibo-baten-bila\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[114,112,148],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2371"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2371"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2371\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2585,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2371\/revisions\/2585"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2371"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2371"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2371"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}