{"id":2368,"date":"2020-11-21T05:34:42","date_gmt":"2020-11-21T05:34:42","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/?p=2368"},"modified":"2020-11-23T05:18:33","modified_gmt":"2020-11-23T05:18:33","slug":"irudimen-autobiografikoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2020\/11\/21\/irudimen-autobiografikoa\/","title":{"rendered":"Irudimen autobiografikoa"},"content":{"rendered":"\n<figure class=\"wp-block-image is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2020\/11\/biography-550x367.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-2376\" width=\"513\" height=\"276\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>CUSC ikerketa taldeak (Centre de Recerca en Socioling\u00fc\u00edstica y Comunicaci\u00f3) hitzaldi interesgarri bat egin du berriki, Emili Boix-Fuster irakaslearen eskutik, <strong>\u00abHist\u00f2ries de vida ling\u00fc\u00edstica: un balan\u00e7\u00bb<\/strong> izenburuarekin. <\/p>\n\n\n\n<p>Bizitza-istorioak<strong> introspekzio ariketak<\/strong> dira. Norberaren bizipenei buruzko gogoeta egitea da, norberaren ideiak eta emoziak esploratzea. Autobiografia linguistikoek fokoa bizipen linguistikoetan jartzen dute.<\/p>\n\n\n\n<p>Emili Boix-Fuster irakasleak 19 testu autobiografiko aztertu eta alderatu ditu, hizkuntzaren ikuspegitik. Hiru herrialdetako testuak izan dira: erdialdeko Europakoak, Iparramerikakoak eta Herrialde Katalanetakoak. Azterketa horretan hiru gai topatu ditu nagusiki: jatorrizko hizkuntzen balioespena Erdialdeko Europan, ingelerak eragindako akulturazioa Iparramerikan, eta gaztelania nola joan den lekua hartzen Herrialde Katalanetan. <\/p>\n\n\n\n<p>Carles Feixa irakaslea, bestalde, aditua da gazte-kulturak aztertzen. <strong>Bizitza-istorioak <\/strong>erabili izan ditu horretarako, eta ikuspegi metodologikoa landu du sarritan. Berea da <strong>&#8220;irudimen autobiografikoa&#8221; <\/strong>espresioa, soziologian erabiltzen den irudimen soziologikoaren kontzeptuarekin paralelismoan sortua. <strong>Irudimen soziologikoak<\/strong><font color=\"#191e23\"><span><i>,<\/i><\/span><\/font> hain zuzen, gizartearen ikuspegi osatuagoa izateko esperientzia pertsonala gainditu eta hura modu zabal eta kritikoan interpretatzea aldarrikatzen du; esperientzia pertsonalarekin soilik ez geratzea, eta atzean dauden fenomeno soziologikoak aztertzea, alegia. Kafe hartzearen adibidea jarri ohi da horretarako: lagun batekin kafe bat hartzea ez da eguneroko gertakari hutsal hutsa, baizik eta errito sozial bat; eta horrela aztertu behar da. Irudimen autobiografikoa, bada, horixe bera da: <strong>istorio partikularretatik abiatuta, bizipen kolektiboak identifikatzea<\/strong>.<\/p>\n\n\n\n<p>Metodologiaren ikuspegitik ere bereziak dira bizitza-istorioak.<\/p>\n\n\n\n<p>Inoiz ohartu zarete? Bizitza-istorio baten errelatoa eraikitzeko orduan <strong>ekintza batzuk hautatu eta beste batzuk ahantzi edo estali <\/strong>egiten ditugu. Ez dago<em> a priori <\/em>irizpiderik zeintzuk gertaera sartu eta zeintzuk ez. Hori da interesgarriena. Gertaerak garrantzitsuak izango dira baldin eta <strong>esperientzia ulergarriago bihurtzen badute<\/strong> eta protagonistek esanguratsuak direla pentsatzen badute. <\/p>\n\n\n\n<p>Honela aurkitu dut idatzita, aspaldian egin nuen testu batean:<\/p>\n\n\n\n<blockquote class=\"wp-block-quote is-layout-flow wp-block-quote-is-layout-flow\"><p>Ipuin batekin alderatu ahal ditugu: ipuina idazten hasi aurretik, badakigu amaiera zein izango den. Gertaerak, beraz, horren arabera aukeratzen eta antolatzen ditugu: heldu garen lekura nola heldu garen ulertarazteko baliagarriak izateko moduan. Oroimenetik narraziora pasatzen garenean, <strong>gertaerei koherentzia, zentzua eta norabidea ematen<\/strong> saiatzen gara. <\/p><\/blockquote>\n\n\n\n<p>Hori guztia Bourdieuk askoz hobeto azaldu zuen: <\/p>\n\n\n\n<blockquote class=\"wp-block-quote is-layout-flow wp-block-quote-is-layout-flow\"><p>&#8220;Tenemos, sin duda, el derecho de suponer que el relato autobiografico se inspira siempre, al menos en parte, en el deseo de dar sentido, dar raz\u00f3n, extraer una l\u00f3gica a la vez retrospectiva y prospectiva, una consistencia y una constancia, estableciendo relaciones inteligibles, como las del efecto a la causa eficiente o final, entre los estados sucesivos, constituidos de este modo en etapas de un desarrollo necesario&#8221;  <\/p><\/blockquote>\n\n\n\n<p>Esanguratsua, ezta?<\/p>\n\n\n\n<p>Hizkuntzari buruz ari garela, <strong>autobiografia linguistikoak <\/strong>oso modu deigarrian landu dituzte Herrialde Katalanetan. Esan bezala, autobiografia linguistikoa pertsona batek hizkuntzei buruz dituen esperientziak deskribatzea da: hizkuntzak ikasteko moduak, inguruan dituen hizkuntzak eta bizitzan zehar berriak nola agertu diren, familia-transmisiorako moldeak edota, azken batean, hizkuntzekin zerikusia duen beste edozein esperientzia. <strong>GELA<\/strong> taldeak (<strong>Grup d&#8217;Estudi de Lleng\u00fces Amena\u00e7ades<\/strong>) autobiografia linguistikoen lehiaketa bat antolatu ohi du urtero. Azken urteetako emaitzak hemen irakurri ahal dira: <a href=\"http:\/\/gela.cat\/doku.php?id=autobiografies\">http:\/\/gela.cat\/doku.php?id=autobiografies<\/a><\/p>\n\n\n\n<p> Beste baliabide interesgarri batzuk hemen:<\/p>\n\n\n\n<ul><li>Emili Boix-Fuster: <em><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=0TQ8qrqUuhU\">Hist\u00f2ries de vida ling\u00fc\u00edstica: un balan\u00e7<\/a>. <\/em>(youtube)<\/li><li>Carles Feixa:<a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=v5nb-uc3aCs\"> <\/a><em><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=v5nb-uc3aCs\">La imaginaci\u00f3n biogr\u00e1fica y la investigaci\u00f3n. <\/a><\/em>(youtube)<\/li><li>Carles Feixa: <em><a href=\"http:\/\/laaventuradeaprender.intef.es\/guias\/proyectos-colaborativos\/como-hacer-una-historia-de-vida\">Como hacer una historia de vida<\/a>.<\/em>(liburuxka, pdf)<\/li><li>Caniel Bertaux:<em> <\/em><a href=\"https:\/\/es.scribd.com\/doc\/261291461\/Bertaux-D-Los-Relatos-de-Vida\"><em>Los relatos de vida. Perspectiva etnosociol\u00f3gica<\/em><\/a> (liburua, scribd)<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>On egin!<\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>CUSC ikerketa taldeak (Centre de Recerca en Socioling\u00fc\u00edstica y Comunicaci\u00f3) hitzaldi interesgarri bat egin du berriki, Emili Boix-Fuster irakaslearen eskutik, \u00abHist\u00f2ries de vida ling\u00fc\u00edstica: un balan\u00e7\u00bb izenburuarekin. Bizitza-istorioak introspekzio ariketak dira. Norberaren bizipenei buruzko gogoeta egitea da, norberaren ideiak eta &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2020\/11\/21\/irudimen-autobiografikoa\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[226,227,228],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2368"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2368"}],"version-history":[{"count":11,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2368\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2384,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2368\/revisions\/2384"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2368"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2368"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2368"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}