{"id":2322,"date":"2020-10-01T07:23:43","date_gmt":"2020-10-01T07:23:43","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/?p=2322"},"modified":"2020-10-04T05:52:04","modified_gmt":"2020-10-04T05:52:04","slug":"euskalgintza-eta-politikaren-eraldaketa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2020\/10\/01\/euskalgintza-eta-politikaren-eraldaketa\/","title":{"rendered":"Euskalgintza eta politikaren eraldaketa"},"content":{"rendered":"\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"alignright\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"250\" height=\"302\" src=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2020\/10\/18879529_1903903183224418_2445766098755256320_n-e1601535719132.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-2337\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p>Irakurri zenuten Lorea Agirren eta Edurne Eskisabelen<em> Trikua esnatu da <\/em>liburua? Munduala ezta? Bada, bilduma berean, Mari Luz Estebanen beste liburu eder bat, kasik oharkabean pasatu dena: <strong><em>Feminismoa eta politikaren eraldaketak<\/em><\/strong>. Gaztelerazko bertsioa argitaratu berri da, eta horren aurkezpena egin du hainbat lekutan (<a href=\"https:\/\/soundcloud.com\/katakrak54\/mari-luz-esteban-el-feminismo-y-las-transformaciones-en-la-politica\">hemen<\/a>, adibidez). Hortik izan dut haren berri.<\/p>\n\n\n\n<p>Azken urteetan feminismoaren eta euskalgintzaren arteko paralelismoaz hitz egin izan da sarri. Oraingoan bereziki bitxia egin zait, tarteka, feminismoz ari zela ahaztu eta euskalgintzaz ari zela pentsatzera iritsi bainaiz.<\/p>\n\n\n\n<p>Orohar hiru gai lantzen ditu liburuan:<\/p>\n\n\n\n<ul><li><strong>Mugimendu <\/strong>feminista eta han gertatu diren eraldaketak<\/li><li>Jakintza sortzeko <strong>metodoak <\/strong><\/li><li>Feminismoak egun <strong>agendan <\/strong>dituen gaiak.<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Zuen (eta haren) baimenarekin, ariketatxo bat egin nahi izan dut. Han ageri diren hiru-lau ideia transkribatu (eta eraldatu) egingo ditut, horiek euskalgintzaren errealitatea ere ondo deskribatzen duten ikusteko.<\/p>\n\n\n\n<p>Horra, bada!<\/p>\n\n\n\n<p><strong> \u2014 Bat.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Euskalgintza <strong>dibertsifikatu <\/strong>egin da. Oro har, lau multzo ikusten dira: (a) elkartegintza eta euskalgintza <strong>herritarra<\/strong>, (b) euskalgintza <strong>instituzionala<\/strong>, (c) euskalgintza <strong>profesionala<\/strong>, (d) euskalgintza <strong>akademikoa<\/strong>. <\/p>\n\n\n\n<p>Alde horretatik, euskalgintzaren instituzionalizazioa eta profesionalizazioa nabaria da. Mugimendu euskaltzalea, XX. mendean \u2014mugimendu feminista bezala\u2014 herritarra zen, horizontala eta sistema bera aldatzea zuen helburu. Gaurko egoerari begiratu eta galdera ugari sortzen da, ordea. Gure buruari galdetu ahal diogu: Gaur egun, posible al da erakunde, unibertsitate edo zentro ofizial bat herritarra izatea? Nola egiten dugu, sistemaren parte izatea eta sistema aldatu nahia bateratzeko? Instituzioetan parte hartu eta instituzioak aldatzeko nola borrokatu?  <strong>Euskara zerbitzu batetik kolokan jar daiteke erakundearen hizkuntza politika?<\/strong> Instituzioetan dauden euskaltzaleak nola babestu, kritikari uko egin gabe? Instituzioekin harremanak nola ehundu, mugimendu tutelatua bihurtu gabe? Nola eta noraino sinkronizatu behar dira mugimenduaren eta administrazioaren denborak? Eta, mugimenduaren baitan, liberatuen eta boluntarioen denborak?<strong> Nabari da badela zer pentsatu!<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong> \u2014 Bi. <\/strong><br><\/p>\n\n\n\n<p>Akordatzen zarete garai bateko batzarrez eta mintegiez? Arnasa luzeko eztabaida-prozesuak ziren: lantalde bat bildu; eztabaidatu; hasierako ponentzia sortu; eskualdeetan azaldu; eztabaidatu; zuzenketak proposatu; mintegia bildu; talde txikietan eztabaidatu; bozkatu; ponentzia birrosatu.<\/p>\n\n\n\n<p>Egun \u2014Mari Luzek dioen bezala\u2014 bestela egiten da. Talde txikietan lan egin ondoren, ondorio bat edo bi post-it batean bildu, post-it guztiak horman itsatsi, emaitzari argazkia egin&#8230; eta etxera. Hurrengo egunean, argazkia jasoko duzu Whatsappean edo posta elektronikoan.<\/p>\n\n\n\n<p>Metodologia parte-hartzaileen onurak ukatu gabe, <strong>&#8220;epistemologia hausnarkaria&#8221; <\/strong>defenditzen du: errumiantea, <strong>ideiei buelta bat baino gehiago <\/strong>ematen diena. Eztabaida lasai eta sakona. <em><strong>Slow<\/strong><\/em>, nahiago baduzue. Metodologia parte-hartzaileek epe laburruan ahalik eta emaitzarik onena lortzea dute helburu: kontsentsu azkarrak, batzuetan azalekoak badira ere. <strong>Autokontzientzia <\/strong>lantzeak, ordea, berdinen arteko eztabaida eskatzen du, eta hori denbora da. <strong>Deliberazioak <\/strong>ere denbora eskatzen du; are gehiago, helburua narratiba konpartituak sortzea bada.<\/p>\n\n\n\n<p>Jakintza sortzeko moldeez ari dela, <strong>kolektibotasunaren <\/strong>eta <strong>anonimatoaren <\/strong>kultura ere aipatzen du, lehengo feminismoaren (euskalgintzaren?) ezaugarri gisa: jakintza era kolektiboan sortu eta era kolektiboan zabaldu. Egun, ordean, <strong>adituen kulturan<\/strong> bizi gara, gero eta nabarmenago.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>\u2014 Hiru.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Inoiz pentsatu duzue zein diren politika (euskaltzale) baten arrakasta bermatzen duten ahalmenak eta trebetasunak? Liburuan honakoak proposatzen dira:<\/p>\n\n\n\n<ul><li>Arazoen teorizazioa eta errealitatearen <strong>diagnostiko konplexuak<\/strong> eta txukunak egitea<\/li><li><strong>Testuinguruak <\/strong>ondo ezagutzea eta testuinguru horietara teoriak zedarriztatzea <\/li><li><strong>Galdera berriak <\/strong>egitea<\/li><li>Aldaketarako eta disidentziarako estrategiak bururatzea eta aurrera eramatea<\/li><li>Herri-elkarteak <strong>indartzea <\/strong>eta gizartea <strong>astintzea<\/strong><\/li><li>Euskaratik <strong>urruntxeago <\/strong>dauden herritarrekin nola aritu jakitea<\/li><li>Ordezkari politikoekin <strong>negoziatzen <\/strong>edo haiek <strong>presionatzen <\/strong>asmatzea<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Irakurri zenuten Lorea Agirren eta Edurne Eskisabelen Trikua esnatu da liburua? Munduala ezta? Bada, bilduma berean, Mari Luz Estebanen beste liburu eder bat, kasik oharkabean pasatu dena: Feminismoa eta politikaren eraldaketak. Gaztelerazko bertsioa argitaratu berri da, eta horren aurkezpena egin &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2020\/10\/01\/euskalgintza-eta-politikaren-eraldaketa\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[40,217,151,223,222,221],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2322"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2322"}],"version-history":[{"count":19,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2322\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2346,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2322\/revisions\/2346"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2322"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2322"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2322"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}