{"id":2118,"date":"2019-12-23T19:08:04","date_gmt":"2019-12-23T19:08:04","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/?p=2118"},"modified":"2020-01-13T18:18:32","modified_gmt":"2020-01-13T18:18:32","slug":"hizkuntza-gutxituak-eta-garapen-iraunkorra","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2019\/12\/23\/hizkuntza-gutxituak-eta-garapen-iraunkorra\/","title":{"rendered":"Hizkuntza gutxituak eta garapen iraunkorra"},"content":{"rendered":"\n<p>Nazio Batuen Erakundeak abian du <strong>Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda<\/strong>. Marko horren baitan, 17 helburu definitu ditu, mundua hobetzeko: <a href=\"http:\/\/www.un.org\/sustainabledevelopment\/es\/\"><em>Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) dira<\/em><\/a>.  Horien bidez, pobrezia ezabatu, desberdintasunak murriztu eta klima-aldaketaren aurka egin nahi da, inor atzean gelditzen ez dela bermatuz. <br><\/p>\n\n\n\n<p>Hizkuntza aniztasuna modu esplizituan aipatzen ez bada ere, hor atzean dago. <strong>Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrak <\/strong>ageriago adierazteko beharra aldarrikatu, eta <strong><a href=\"https:\/\/www.ehu.eus\/documents\/3120344\/3356414\/18+helb+argumentuak_eus.pdf\/d86eb94b-ce03-1575-d1e9-d5a8d401e5e8\">17+1. helburua <\/a><\/strong>proposatu du, hizkuntza eta kultura aniztasunaren berme izateko. Izan ere, Unesco Katedraren ustez: <em>&#8220;doktrinak eta esperientziak behin eta berriro erakutsi dute hizkuntzak ekonomiaren motore direla, giza-kohesioaren eta bakearen bultzatzaile eta azken batean giza eskubide kontu bat, horregatik garapen iraunkorrak nahitanahiez kontuan hartu behar ditu.&#8221;<\/em> <\/p>\n\n\n\n<p>Proposamena erakusketa baten bidez zabaldu zuten. <strong>Itziar Idiazabal<\/strong> irakasleak haren berri eman zuen bideo honetan:<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-embed-youtube wp-block-embed is-type-video is-provider-youtube wp-embed-aspect-16-9 wp-has-aspect-ratio\"><div class=\"wp-block-embed__wrapper\">\n<iframe loading=\"lazy\" title=\"Erakusketa: 17+1 HELBURU MUNDUA ERALDATZEKO\" width=\"584\" height=\"329\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/XHwsMC8cZMI?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe>\n<\/div><\/figure>\n\n\n\n<p>Garapen iraunkorrerako helburu horiek maila mikrora eta tokian tokikora jaistea izan da hurrengo urratsa: <strong>gobernuek, udalek, enpresek eta gainerako entitateek ere helburu horiek lortzeko zer egin ahal duten definitzea alegia<\/strong>. Instituzioen kasuan, agintaldiko planak eta <em>GIH <\/em>helburuak ondo lerrokatzea eskatu da, antza. Udal hauteskundeen ondoren, han eta hemen, garapen iraunkorrerako helburuen aipamena ageri da, baina esango nuke, hizkuntza aniztasuna erabat inbisibilizaturik geratu dela.<\/p>\n\n\n\n<p>Enpresaren munduan adibide interesgarri bat edo beste ikusten da, halere. Katalunian, <strong>Respon.cat<\/strong> entitatea horretan ari da. <em><strong>Erakundeen Gizarte-Erantzukizuna <\/strong><\/em>sustatu eta bultzatzen duen entitate bat da. Enpresen eta entitateen lehiakortasuna eta jasangarritasuna lantzen ditu, eta, besteak beste, enpresetan <em>Garapen Iraunkorrerako Helburuak<\/em> sustatu nahi ditu, enpresen <em>Gizarte-Erantzukizunearen <\/em>ikuspegian integratuz. Euren ustez, <strong>berezko nortasuna duten gizarteetan, bi arrazoirengatik da funtsezkoa enpresentzat nortasun hori balioestea: <\/strong>(a) bidezkoa delako aniztasunaren defentsa enpresaren etikan txertatzea, eta (b) ona delako bezeroen eta hartzaileen espektatibak kontuan hartzea eta asetzea. <\/p>\n\n\n\n<p>Hori guztia GIHetako 11. helburuari lotuta dagoela argudiatzen dute: <strong>hiri eta komunitate sostenibleak<\/strong>, alegia. Alde horretatik, erantzukizun linguistikoa gizarte-erantzukizunaren parte dela defendatzen dute, eta erabat lerratuta dagoela garapen iraunkorrerako helburuekin. Horren berri <a href=\"https:\/\/www.respon.cat\/2019\/12\/20\/la-relacio-de-les-empreses-amb-els-seus-grups-dinteres-passa-per-la-gestio-responsable-de-la-llengua\/\">hemen<\/a> eman dute.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nazio Batuen Erakundeak abian du Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda. Marko horren baitan, 17 helburu definitu ditu, mundua hobetzeko: Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) dira. Horien bidez, pobrezia ezabatu, desberdintasunak murriztu eta klima-aldaketaren aurka egin nahi da, inor atzean gelditzen ez dela &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2019\/12\/23\/hizkuntza-gutxituak-eta-garapen-iraunkorra\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[203,202,204,30,201,205],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2118"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2118"}],"version-history":[{"count":13,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2118\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2141,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2118\/revisions\/2141"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2118"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2118"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2118"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}