{"id":2,"date":"2015-03-07T20:43:52","date_gmt":"2015-03-07T20:43:52","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2015\/03\/07\/fishman-gogoko-ez-genuenean\/"},"modified":"2015-03-07T20:43:52","modified_gmt":"2015-03-07T20:43:52","slug":"fishman-gogoko-ez-genuenean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2015\/03\/07\/fishman-gogoko-ez-genuenean\/","title":{"rendered":"Fishman gogoko ez genuenean"},"content":{"rendered":"<p><html><body><\/p>\n<div dir=\"ltr\" style=\"text-align: left\">Euskalgintzan hasi ginela, deus gutxi genekien soziolinguistikaz. Beharrik ere ez. <b>Ekin <\/b>beharra zegoen, ez <b>jakin<\/b>.<\/p>\n<p>Gerora etorri zen<b> jantzi beharra<\/b>, eta Txepetx deskubritu genuen: hitzaldi pare bat, mahai-inguru bat, liburua irakurri&#8230;  Aluzinatu egin genuen: hizkuntza komunitatea trinkotu, funtzioak irabazi&#8230; halako kontrahegemonia moduko zerbait proposatzen zuen (orduan horrela esaten ez bagenuen ere).<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/4.bp.blogspot.com\/--m6R2GzhkbM\/VPqlDEFEnLI\/AAAAAAAAAl0\/LkrM6CmNwgI\/s1600\/descarga.jpg\" style=\"clear: right;float: right;margin-bottom: 1em;margin-left: 1em\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" border=\"0\" src=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2015\/03\/descarga1.jpg\" height=\"200\" width=\"128\"\/><\/a>Fishman zeritzan beste soziolinguista bat ere bazela jakin genuen. Baina harek bestelako irudia zuen: akademikoa, sotila, ofiziala; Jaurlaritzaren aholkularia zen. Baten batek esan duen bezala, Fishman <b>bide instituzionalaren eta elebitasunaren ikurra<\/b> zen, eta ezin zen gutarikoa izan. Irakurri ere ez genion apenas irakurri.<\/p>\n<div><\/div>\n<div>Gerora ikasi genuen <b>A ala B<\/b> hautatu ordez <b>A eta B<\/b> ekuazioa ere posible zela. Ikasi genuen soziolinguistika zerbait <b>poliedrikoa <\/b>dela: nondik begiratzen diozun, ikuspegi ezberdinak emango dizkizula, batzuetan kontradiktorioak, eta den-denak egiazkoak. Fishman estimatzen ikasi genuen, ideia batzuk oraindik ere deserosoak egiten bazitzaizkigun ere. Zertxobait hobeto ulertu genuen hizkuntzen dinamika.<\/div>\n<p>Beranduago Mikel Zalbide heldu zen. Lehenik <a href=\"http:\/\/www.erabili.eus\/zer_berri\/muinetik\/1056974834\"><i>Ahuldutako Hizkuntza Indarberritzea: teoriak zer dio?<\/i><\/a> artikulua argitaratu zuen erabili.com-en; handik gutxira,<i> <a href=\"http:\/\/www.erabili.eus\/zer_berri\/muinetik\/1086087086\">Joshua A. Fishman-en RLS edo HINBE<\/a><\/i>. Zalbidek RLS (Reversing Language Shift) esamoldea <b>HINBE <\/b>(Hizkuntza INdarBErritzea) bihurtu zuen eta Fishmanen <b>&#8220;physical breathing space&#8221; <\/b>delako horiek <b>arnasgune <\/b>bataiatu. Fishmanen ideiak euskaratu baino gehiago egin zuen Zalbidek: gure errealitatera hurbildu. Ez zaizue iruditzen?<\/p>\n<div\/><\/div>\n<p>&#13;<br \/>\nSource: Allartean<\/body><\/html><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskalgintzan hasi ginela, deus gutxi genekien soziolinguistikaz. Beharrik ere ez. Ekin beharra zegoen, ez jakin. Gerora etorri zen jantzi beharra, eta Txepetx deskubritu genuen: hitzaldi pare bat, mahai-inguru bat, liburua irakurri&#8230; Aluzinatu egin genuen: hizkuntza komunitatea trinkotu, funtzioak irabazi&#8230; halako &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2015\/03\/07\/fishman-gogoko-ez-genuenean\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":3,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[4],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}