{"id":185,"date":"2015-07-07T10:05:32","date_gmt":"2015-07-07T10:05:32","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/?p=185"},"modified":"2015-07-08T19:12:10","modified_gmt":"2015-07-08T19:12:10","slug":"euskara-hegemonia-estatugintza-estrategia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2015\/07\/07\/euskara-hegemonia-estatugintza-estrategia\/","title":{"rendered":"Euskara, hegemonia, estatugintza, estrategia&#8230;"},"content":{"rendered":"<p>Euskal soziolinguistika teorikoan eta metodologikoan beste diziplinetatik datoz berrikuntzak, bostetik lau. Azken aldi honetan\u00a0nondik? Ziur aski ez dira berriak, baina azken asteetan entzundako kontzeptu sorta polita datorkit burura: <strong>hegemonia, artikulazioa, subalternitatea&#8230;<\/strong><\/p>\n<p><strong>Hegemoniaz<\/strong> horrenbeste entzun ondoren, gustatu zait Unai Apaolazak orain dela hilabete askotxo idatzitako <strong><a href=\"http:\/\/www.mrafundazioa.eus\/eu\/dokumentazio-zentrua\/dokumentuak\/hegemonia-eta-estrategia-independentista\">artikulu luzea<\/a><\/strong> irakurtzea. Gauzak era sinplean eta argigarrian azaltzen ditu: &#8220;hegemonia da defendatzen ditugun helburu politikoak justuak, demokratikoak&#8230; hau da onak direla lortzea&#8221;, are gehiago, &#8220;hegemoniarako borroka da norberaren taldeak lehenesten dituen partikularrak unibertsal bilakatzea, \/\u2026\/ normala dena eraikitzeko borroka da, \/\u2026\/ jendarte batek izango dituen balioak marrazteko borroka&#8221;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/albisteak\/112314\/euskararen_tresna_estatugintzarentzat_estatuaren_tresna_euskararentzat.htm\"><strong><em>Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian<\/em><\/strong><\/a>\u00a0jardunaldian ere asko eta sakon jardun dute. Esandakoak\u00a0urrundik jarraitu ditut, baina \u00a0Mario Zubiagaren pasartetxo batekin geratu naiz bereziki: kontua da etorkizunean emango diren kateamendu eta artikulazioetan, euskara ezinbesteko kate-maila bat izatea, eta zenbateko zentralitatea\u00a0izango duen pentsatzea.<\/p>\n<p>Gogoan dut nonbait irakurri dudala estatuak beti ere bi osagai dituela: estatu juridiko-politikoa batetik, eta gizarte zibila bestetik. Oreka desiragarria zein den ere pentsatu beharra dago beraz: estatu juridikoak zenbateko pisua behar duen eta gizarte zibilak zenbatekoa; <strong>estatu juridiko minimoa duten gizarteetan, estatu erreala gizarte zibilarengan baitatza<\/strong>. Gramsciren ideiak dira, oker ez banago.<\/p>\n<p>UNESCO albistariak\u00a0<strong><em>\u00a0<a href=\"http:\/\/www.ikasbil.net\/web\/ikasbil\/unescoren-albistaria-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_iSC4&amp;p_p_lifecycle=0&amp;p_p_state=normal&amp;p_p_mode=view&amp;p_p_col_id=column-1&amp;p_p_col_count=1&amp;groupId=10138&amp;articleId=121135\">Gerra eta Bakea Hizkuntzen frontean<\/a><\/em><\/strong><em>\u00a0<\/em>alea argitaratu zuen aspalditxo. Ez naiz metafora belizisten\u00a0zalea, baina tira! Gramscik bereizketa interesgarri bat egiten zuela irakurri dut: maniobren gerra eta posizioen gerra. Horren arabera, maniobren borroka da mugimendu estrategiko egokiak eta ausartak ondo planifikatzea, helburura iristeko. Posizioen borroka ez da hori; posizioen borrokaren baitan lorpenak pausuz pausu eta\u00a0kolpez kolpe\u00a0irabazi behar\u00a0dira. Posizioak irabazi eta posizioei eutsi.<\/p>\n<p>Euskararen biziberritzearen lehen hamarkadetako prozesua maniobren borroka izan zen agian. Espazio publikoa hartu beharra zegoen: irakaskuntza, administrazioa&#8230; ahalik eta azkarren, ahalik eta gehien&#8230;\u00a0Orain, gero eta sarriago entzuten da estrategia birpentsatu beharra dagoela. Baliteke estrategia hori, halabeharrez, posizioen borroka izatea: egunez egun lorpen txikiak\u00a0eskuratu,\u00a0espazio berriak irabazi eta espazioei eutsi; garaipen ikusgarririk gabe bada ere. Baliteke.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskal soziolinguistika teorikoan eta metodologikoan beste diziplinetatik datoz berrikuntzak, bostetik lau. Azken aldi honetan\u00a0nondik? Ziur aski ez dira berriak, baina azken asteetan entzundako kontzeptu sorta polita datorkit burura: hegemonia, artikulazioa, subalternitatea&#8230; Hegemoniaz horrenbeste entzun ondoren, gustatu zait Unai Apaolazak orain &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2015\/07\/07\/euskara-hegemonia-estatugintza-estrategia\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/185"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=185"}],"version-history":[{"count":10,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/185\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":197,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/185\/revisions\/197"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=185"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=185"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=185"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}