{"id":158,"date":"2015-05-26T11:57:59","date_gmt":"2015-05-26T11:57:59","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/?p=158"},"modified":"2021-04-20T03:56:43","modified_gmt":"2021-04-20T03:56:43","slug":"batzorde-interdepartamentalak-ai-ene","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2015\/05\/26\/batzorde-interdepartamentalak-ai-ene\/","title":{"rendered":"Batzorde interdepartamentalak"},"content":{"rendered":"<p>Inoiz egokitu al zaizue batzorde interdepartamental batean partea hartzea edo dinamizatzea?<\/p>\n<p>Quim Brugu\u00e9 eta beste irakasle batzuen ustez interesgarria da egitura horiek aztertzea. Lau aztergai-multzo identifikatu dute, eta hainbat batzorderen azterketa egin. Aztergaiak honakoak izan dira:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Helburuak<\/strong>:&nbsp;zergatik eta zertarako dira batzorde interdepartamentalak?<\/li>\n<li><strong>Aktoreak<\/strong>: Nortzuek hartzen dute parte?<\/li>\n<li><strong>Faktore tangibleak<\/strong>: prozesuak eta errekurtsoak<\/li>\n<li><strong>Faktore intangibleak:<\/strong> harremanak, konfiantza eta lidergoa<\/li>\n<\/ul>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" size-medium wp-image-167 alignright\" src=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2015\/05\/Imagen1-262x300.jpg\" alt=\"Imagen1\" width=\"262\" height=\"300\" srcset=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2015\/05\/Imagen1-262x300.jpg 262w, https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2015\/05\/Imagen1.jpg 395w\" sizes=\"(max-width: 262px) 100vw, 262px\" \/>Irakasle hauen&nbsp;esanetan&nbsp;zeharlerrotasuna termino fetitxea da, edozertarako balio baitezake. Batzorde interdepartamentalak kontzeptu&nbsp;hura&nbsp;operatibo bihurtzeko sortu ziren, baina arrakasta txikia izan dute:&nbsp;helburu argiak eta errelebanteak&nbsp;betetzeko sortu ziren, eta espazio lausoak eta&nbsp;irrelebanteak bihurtu dira. Hori da marka, gero! <strong>Zeharlerrotasuna irtenbide gisa proposatu, eta arazo&nbsp;bihurtu.<\/strong><\/p>\n<p>Quim eta enparauen ustez, antzerki baten modukoak dira batzorde interdepartamentalak: zaharlerrotasuna antzezten dute, baina den-denak kontzienteak dira errealitatea oso bestelakoa dela.&nbsp;Batzorde hauen helburua&nbsp;informazioa partekatzea da, eta&nbsp;kontzientziak lasaitzea&#8230; askoz gehiago ez. Espazio erritualizatuak dira, ez deliberazioa bermatzeko edota irtenbideak era kolektiboan eraikitzeko espazioak.&nbsp;Ez dute erabakirik hartzen, eta ez dute erabakirik inplementatzen. Ez dira organo politikoak, ezta&nbsp;organo tekniko huts-hutsak ere: beren helburu nagusia&nbsp;ez da erabakiak hartzeko prozesuetan intzidentziarik izatea, ezta politika publiko eraginkorragoak izatea ere&#8230; edo bai: bi helburuak dituzte aldi berean, eta bakar bat ere ez.<\/p>\n<p>Faktore intangibleak ere garrantzitsutzat jotzen dituzte. Egitura&nbsp;piramidaletan autoritatea da funtzionamenduari eusten dion zementoa;&nbsp;egitura horizontaletan, ordea, <strong>konfiantza<\/strong>. Konfiantza igurtzitik sortzen dela esan ohi da, eta igurtzi gutxiko organoak dira batzorde interdepartamentalak. Lidergoari dagokionez egoera ezberdinak identifikatu dituzte: oro har lidergo politikoa urrun samar atzeman dute, eta lidergo teknikoa ez erabat egokia. Izan ere, zeharlerrotasunak <strong>lidergo berezia eskatzen baitu, intentsoa eta apala&nbsp;era berean<\/strong>: intentsoa,&nbsp;inertziak gainditzeko intentsitatea behar delako; apala, beharrezkoa delako&nbsp;lankideen ezagutzatik elikatu behar garela onartzea.<\/p>\n<p>Ikuspegi derrotista samarra? Ez dakit, bada! Ni neu bi ondoriorekin geratzen naiz:<\/p>\n<ul>\n<li>Lehen esan bezala, batzorde interdepartamentala ez da espazio politikoa&nbsp;eta ez&nbsp;teknikoa. Zer da, bada? Artikuluaren egileen ustez,<strong> ikasketarako espazioak<\/strong> dira: <strong>elkarrizketa<\/strong> eta <strong>elkarrekintzaren<\/strong> bidez elkarrekin ikasteko espazioak&nbsp;eta&nbsp;<strong>deliberazioaren<\/strong> bidez ezagutza praktikoa&nbsp;sortzeko espazioak<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>Batzorde interdepartamentalak hainbat baldintza behar ditu ondo funtzionatzeko: <strong>lehentasun politikoa, helburu ondo definituak, arduradunen konpromiso esplizitua eta lidergo errelazionalaren bultzada<\/strong>. Baldintza horiek betez gero, aberasgarriak izan daitezke.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Eta ideia probokatibo bat, amaitzeko: euskara planetarako batzorde interdepartamentalak beharrezkoak al dira? Kontuan izan! Irakasle hauen arabera, batzorde interdepartamentalek soil-soilik zentzua dute,&nbsp;baldin eta gaia&nbsp;lehentasunezkoa bada, eta baldin eta benetan agintarien agenda politikoan&nbsp;badaude.<\/p>\n<p>Oso ikuspuntu kritikoa, baina oso artikulu interesgarria. Hemendik eskuratu dut:<\/p>\n<p style=\"padding-left: 30px\">\u00bfInteligencia administrativa para abordar &#8220;problemas malditos&#8221;? El caso de las comisiones interdepartamentales. Quim Brugu\u00e9, Ram\u00f3n Canal, Palmira Paya. Gesti\u00f3n y Politica P\u00fablica.&nbsp;<a href=\"http:\/\/www.scielo.org.mx\/scielo.php?pid=S1405-10792015000100003&amp;script=sci_arttext\">http:\/\/www.scielo.org.mx\/scielo.php?pid=S1405-10792015000100003&amp;script=sci_arttext<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Inoiz egokitu al zaizue batzorde interdepartamental batean partea hartzea edo dinamizatzea? Quim Brugu\u00e9 eta beste irakasle batzuen ustez interesgarria da egitura horiek aztertzea. Lau aztergai-multzo identifikatu dute, eta hainbat batzorderen azterketa egin. Aztergaiak honakoak izan dira: Helburuak:&nbsp;zergatik eta zertarako dira &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2015\/05\/26\/batzorde-interdepartamentalak-ai-ene\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[18,19,17],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/158"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=158"}],"version-history":[{"count":10,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/158\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2530,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/158\/revisions\/2530"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=158"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=158"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=158"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}