{"id":133,"date":"2015-04-28T06:45:00","date_gmt":"2015-04-28T06:45:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/?p=133"},"modified":"2016-02-07T07:47:39","modified_gmt":"2016-02-07T07:47:39","slug":"kontsentsuaren-alde-eta-kontra","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2015\/04\/28\/kontsentsuaren-alde-eta-kontra\/","title":{"rendered":"Kontsentsuaren alde&#8230; eta kontra"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"color: #339966\"><strong>&gt;<span style=\"text-decoration: underline\"> Bat<\/span><\/strong><\/span><\/p>\n<p>Matematika gaztelaniaz ikasitakoa naiz. Gogoan dut kosta egiten zitzaigula <em>m\u00e1ximo com\u00fan divisor<\/em> (zatitzaile komunetako handien) eta <em>m\u00ednimo com\u00fan m\u00faltiplo<\/em> (multiplo komunetako txikien) bereiztea. Gerora, bestelako testuinguruetan erabili behar izan dugunean ere, hibrido bitxi samarra asmatu izan dugu bi jarreren puntu\u00a0komunak adierazteko: <em>m\u00ednimo com\u00fan divisor<\/em>. Matematiketan alferrikako operazioa da, bi zenbakiren zatitzaile komun txikiena beti \u201c1\u201d delako.<\/p>\n<p><span style=\"color: #339966\"><strong>&gt;\u00a0<\/strong><\/span><span style=\"text-decoration: underline\"><span style=\"color: #339966\"><strong>Bi<\/strong><\/span><\/span><\/p>\n<p lang=\"eu\">Duela gutxi termino berri bat ikasi dut, oso-oso egokia: <strong>zoru komuna<\/strong>. Zoru komuna oinarri-oinarrizko adostasun-multzoa da, elkarrekin zerbait eraikitzeko beharrezkoa dena. Mikel Irizarri irakurri nion lehen aldiz <a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/piperrautsa\/2014\/04\/02\/euskararen-ametsa-zoruak-eta-sabaiak\/\" target=\"_blank\">hemen<\/a>. \u00a0Besteak beste, honela zioen:<\/p>\n<blockquote>\n<p lang=\"eu\">Zoru komunekin gertatzen da ogiaren orearena: zabaldu ahala mehetu egiten dira. Hau da, jende askok partekatzen ditu ideia gutxi batzuk eta, partekatzen dena trinkotu ahala, ados daudenen kopurua jaitsi egiten da.<\/p>\n<\/blockquote>\n<p lang=\"eu\">Zeru komuna ez da helburua, kontsentsuak eraikitzeko abiapuntua baizik.<\/p>\n<p><span style=\"color: #339966\"><strong>&gt;<span style=\"text-decoration: underline\"> Hiru<\/span><\/strong><\/span><\/p>\n<p lang=\"eu\">Tomas R Villasante irakasleak ere halako zerbait esan ohi du planifikazio partizipatiboen inguruan. Bi kontsentsu mota bereizten ditu: <strong>gehikuntza bidezko kontsentsua<\/strong> eta <strong>minimoen gaineko kontsentsua<\/strong>. Lehenak ezer gutxirako balio duela esan ohi du, eta zoritxarrez halako asko dagoela: denon eskakizunak jaso, eta bata bestearen ondoan jarri, kontraesanik bada ere.<\/p>\n<p><strong><span style=\"color: #339966\">&gt;<\/span><span style=\"text-decoration: underline;color: #339966\"> Lau<\/span><\/strong><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"JUSTIFY\">Villasanteren ustez, planifikazioaren arazoak formulatzeko eta irtenbideak elkarrekin bilatzeko prozesua denez, interesgarria da ahalik eta talde kritikorik dentsoena biltzea ekintzari ekiteko: <em><strong>conjunto de acci\u00f3n<\/strong><\/em>, esaten du berak. Horretarako, ideiak eta jarrerak mapeatzea gomendatzen du, eta prozesu dialogikoak bideratzea.<\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"JUSTIFY\">Ohartu zarete? Ez du <strong><em>handia<\/em> <\/strong>hitza erabiltzen, <strong><em>dentsoa<\/em> <\/strong>baizik.<\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"JUSTIFY\">Lau jarrera bereizten ditu harek: <em>afines<\/em> (kidekoak), <em>diferentes<\/em> (ezberdinak), <em>ajenos<\/em> (besteak) eta <em>contrarios<\/em> (aurkariak):<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Gureak<\/strong> (kidekoak) ezagutzen ditugu. Erraza da bilera batera deitzea. Ezagutzen ditugu beren jarrerak, baina <strong>\u00f1abardurak<\/strong> interesatzen zaizkigu.<\/li>\n<li><strong>Ezberdinekin<\/strong> gauza komun asko ditugu: antzeko arazoak, antzeko kezkak. Ikuspegi ezberdinak ere bai. Haiekin <strong>negoziatu<\/strong> behar da, eta erabakiak hartzeko espazio zabalagoa sortu.<\/li>\n<li><strong>Besteak<\/strong> urrunago daude, bestelako logika baten arabera mugitzen omen dira. Erakarri nahi ditugu; <strong>limurtu eta pertsuaditu<\/strong>.<\/li>\n<li>Alferrik da jarrera <strong>antagonikoak<\/strong> (aurkariak) integratu nahi izatea. Villasantek <strong>errebertsioa edo isolamendua<\/strong> proposatzen du. Euren\u00a0proposamenen arrakasta eragoztea da kontua.<\/li>\n<\/ul>\n<p lang=\"eu\" align=\"JUSTIFY\">Honela laburtzen du:<\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"JUSTIFY\"><a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2015\/04\/GRAFIKOA.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"  wp-image-141 aligncenter\" src=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2015\/04\/GRAFIKOA-300x184.jpg\" alt=\"GRAFIKOA\" width=\"392\" height=\"244\" \/><\/a><\/p>\n<p><span style=\"color: #339966\"><strong>\u00a0&gt; <span style=\"text-decoration: underline\">eta Bost<\/span><\/strong><\/span><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"JUSTIFY\">Amaitzeko txio zahar bat berreskuratu nahi dut, eta hona ekarri:<\/p>\n<blockquote class=\"twitter-tweet\" lang=\"eu\"><p>Aste honetako zalantza: zer da hobe, euskararen inguruko kontsentsua ala euskararen aldeko tentsio normalizatzailea? <a href=\"http:\/\/t.co\/aBzqdPwrHD\">http:\/\/t.co\/aBzqdPwrHD<\/a><\/p>\n<p>\u2014 allartean (@allartean) <a href=\"https:\/\/twitter.com\/allartean\/status\/336002553009545216\">May 19, 2013<\/a><\/p><\/blockquote>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span lang=\"es-ES\">Ongi izan!<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&gt; Bat Matematika gaztelaniaz ikasitakoa naiz. Gogoan dut kosta egiten zitzaigula m\u00e1ximo com\u00fan divisor (zatitzaile komunetako handien) eta m\u00ednimo com\u00fan m\u00faltiplo (multiplo komunetako txikien) bereiztea. Gerora, bestelako testuinguruetan erabili behar izan dugunean ere, hibrido bitxi samarra asmatu izan dugu bi &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2015\/04\/28\/kontsentsuaren-alde-eta-kontra\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[13,47,46],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/133"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=133"}],"version-history":[{"count":13,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/133\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":431,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/133\/revisions\/431"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=133"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=133"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=133"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}