{"id":1007,"date":"2017-07-11T07:58:25","date_gmt":"2017-07-11T07:58:25","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/?p=1007"},"modified":"2017-07-12T06:32:52","modified_gmt":"2017-07-12T06:32:52","slug":"37-galdera-euskaltegian-dudan-kontaktu-bakarrari","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2017\/07\/11\/37-galdera-euskaltegian-dudan-kontaktu-bakarrari\/","title":{"rendered":"37 galdera euskaltegian dudan kontaktu bakarrari"},"content":{"rendered":"<p>UEUn, EUSKALTEGIAREN GARAIKO LAGUN BAT aurkitu dut. Ez dut harekin gehiegi hitz egiteko aukerarik izan, baina jakin-min zaharrak piztu zaizkit.<\/p>\n<p><span style=\"color: #808000\"><strong>Motibo bat nigana<\/strong><\/span><\/p>\n<p>Euskaltegietan kezka eta jakin-mina pizten zuen gairik bazen, <strong>MOTIBAZIOA<\/strong> zen horietako bat. Sarri aipatua izan da. Inkesta askotxo eta hamaika artikulu egin dira. Ikerketa eta tesi batzuk ere bai. Tarte batzuetan, bukle baten moduan ikusten genuen gaia: antzeko galderak, antzeko ondorioetara iristeko.<\/p>\n<p>Galderei dagokienez, egia esan, asmatzeko ezer gutxi dago.<strong> Ikasle batek zergatik nahi izango du euskara ikasi?<\/strong> Desio hori nola piztu ahal dugu? Ez da askoz gehiago behar. Erantzunak bilatu behar ditugu.<\/p>\n<p>Gerora, zerbait aipatzekotan, bi hurbilpen interesgarri ikusi ditut: <em>Niaren sistema motibazionala<\/em> (D\u00f6rnyei, 2005) eta <em>Komunikatzeko prestutasuna<\/em> (MacIntyre, 2007).<\/p>\n<p><span style=\"color: #808000\"><strong>Niaren sistema motibazionala<\/strong><\/span><\/p>\n<p>D\u00f6rnyei irakasleak 2005. urtean proposatu zuen sistemak hiru dimentsio ditu:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Ni Ideala:<\/strong> Gure buruaz dugun irudi idealizatua: <strong>zer izan nahi dugu?<\/strong> Garrantzitsua da ikasleak bere burua hiztun gisa bisualizatzea.<\/li>\n<li><strong>Obligaziozko Nia:<\/strong> Beharrekin du zerikusirik, derrigortasunarekin.<strong> Zer izan behar dugu?<\/strong><\/li>\n<li><strong>Ikaskuntzaren egoera:<\/strong> giroa, irakaslearen figura, curriculum, ikaskideak&#8230;<\/li>\n<\/ul>\n<p>Eredu honek hainbat kontzeptu erabiltzen ditu:<em><strong> integrazioa, instrumentalitatea<\/strong><\/em> (horren barruan bi: <strong>promozioa<\/strong> eta <strong>prebentzioa<\/strong>),<em> hizkuntza komunitateari buruzko <strong>jarrerak<\/strong>, ahalegina&#8230;<\/em><\/p>\n<p>D\u00f6rnyei-ren ustez, konfigurazio motibazionalean, <strong>Integrazioa eta Ni Ideala dira elementu zentralak dira<\/strong>. Integrazioaren atzean (edo barruan) instrumentalitatea eta hizkuntza komunitatearekiko jarrerak daude, eta, instrumentalitateari dagokionez, bi era bereizi ahal dira: promozioa eta prebentzioa. Lehena \u00a0arrakasta izateko motibazioa da: hizkuntza ondo jakiteko edota lan ona lortzeko. Bigarrenak \u2014prebentzioak\u2014 betebeharrarekin eta derrigortasunarekin du zerikusirik, eta askoz eragin txikiagoa du, epe ertain eta luzean.<\/p>\n<p><span style=\"color: #808000\"><strong>Hizkuntza ikastea, eta erabili nahi izatea<\/strong><\/span><\/p>\n<p>Badira ikasleak, hizkuntza ondo jakin arren, egoera komunikatiboei itzuri egiten saiatzen direnak, eta beste batzuk, maila apalagoarekin, hizkuntza horretan komunikatzeko aukerak era aktiboan bilatzen dituztenak.\u00a0Peter D. MacIntyre irakasleak eta beste batzuek <em><strong>Willingness to Communicate<\/strong><\/em> (komunikatzeko gogoa) eredua landu du.<\/p>\n<p>Eredua sei geruzetan antolatzen da:<\/p>\n<ol>\n<li><em><strong>Jokabidea:<\/strong> <\/em>Erabilera.<\/li>\n<li><em><strong>Intentzioa:<\/strong> <\/em>Komunikatzeko gogoa<\/li>\n<li><em><strong>Aurrekariak:<\/strong><\/em> Pertsona jakin batekin komunikatu nahia \/ Egoera komunikatiboan autokonfiantza<\/li>\n<li><em><strong>Motibazio joerak:<\/strong><\/em> Pertsona arteko motibazioa \/ Talde arteko motibazioa \/ Autokonfiantza H2<\/li>\n<li><em><strong>Testuingurua afektibo-kognitiboa:<\/strong> <\/em>Talde arteko jarrerak \/ Egoera Soziala \/ Komunikatzeko Gaitasuna<\/li>\n<li><em><strong>Testuinguru soziala eta indibiduala:<\/strong> <\/em>Talde arteko giroa \/ Nortasuna<\/li>\n<\/ol>\n<p><a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2017\/07\/case-study-group-work-7-728.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-1023 size-full\" src=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2017\/07\/case-study-group-work-7-728.jpg\" alt=\"\" width=\"728\" height=\"546\" srcset=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2017\/07\/case-study-group-work-7-728.jpg 728w, https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2017\/07\/case-study-group-work-7-728-300x225.jpg 300w, https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2017\/07\/case-study-group-work-7-728-400x300.jpg 400w\" sizes=\"(max-width: 728px) 100vw, 728px\" \/><\/a>Gogoan dut Emuneko lagunek orain dela 10 urte MacIntyre ekarri zutela motibazioaz eta hizkuntza normalizazioaz antolatu zuten jardunaldi batera. Aurkezpena <a href=\"https:\/\/www.slideshare.net\/emun10\/mac-intyre-mintegiko-aurkezpena-euskaraz\">hemen <\/a>aurkitu dut. Bideo bat ere bazegoela uste dut, baina ez dut aurkitu. Oker ez banago, komunikatzeko gogoa landu ere landu zitekeela iradokitzen zuen bertan.<\/p>\n<h1><span style=\"color: #808000\">Euskara ikasi, erabiltzeko<\/span><\/h1>\n<p>Hil honetan bertan, Katalunia aldean antolatu duten jardunaldi baten izenburua da: <em><strong>Aprende catal\u00e0 per usar-lo<\/strong><\/em>. Erabat gogoangarria, ezta?<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2017\/07\/DEHPx3xWsAISGyp.jpg-large.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-1019 alignnone\" src=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2017\/07\/DEHPx3xWsAISGyp.jpg-large-300x224.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"224\" srcset=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2017\/07\/DEHPx3xWsAISGyp.jpg-large-300x224.jpg 300w, https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2017\/07\/DEHPx3xWsAISGyp.jpg-large.jpg 400w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a><\/p>\n<h1><span style=\"color: #808000\">37 galdera (<em>Atxagaren modura<\/em>)<\/span><\/h1>\n<p>Doinu hau daukat buruan itsatsita:<\/p>\n<p style=\"padding-left: 30px\">Esaidan, zoriontsuak al zarete<br \/>\neuskaltegietako burkideak?<br \/>\nKausitzen al duzue motibaziorik<br \/>\nsikira zuen ikasleen arteko<br \/>\nehundiko hogeitabost edo<br \/>\nhogeiaren baitan, ala hemen bezala<br \/>\neuskara ikasi eta mutu diraute ikasleek,<br \/>\nahots mortuak bailiren bulegoan<br \/>\nahots mortuak bailiren leihatilan<br \/>\neta telefonoaren honuzkaldean?<\/p>\n<p style=\"padding-left: 30px\">Esaidan, zoriontsuak al zarete<br \/>\neuskaltegietako burkideak?<br \/>\nEz al duzue behialako ikasleekin<br \/>\nametsik egiten? Orduko barnetegiekin?<br \/>\nKlase ondorengo parrandatxoekin akordatzen<br \/>\nal zarete inoiz? \u2014nola, lotsa galdurik,<br \/>\nmingainak askatu egiten ziren, ordu txikietan?<br \/>\n\/&#8230;\/ \ud83d\ude09<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>UEUn, EUSKALTEGIAREN GARAIKO LAGUN BAT aurkitu dut. Ez dut harekin gehiegi hitz egiteko aukerarik izan, baina jakin-min zaharrak piztu zaizkit. Motibo bat nigana Euskaltegietan kezka eta jakin-mina pizten zuen gairik bazen, MOTIBAZIOA zen horietako bat. Sarri aipatua izan da. Inkesta &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2017\/07\/11\/37-galdera-euskaltegian-dudan-kontaktu-bakarrari\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[110,113,114,112],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1007"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1007"}],"version-history":[{"count":17,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1007\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1027,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1007\/revisions\/1027"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1007"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1007"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1007"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}