Proiektuak

Sentsibilizazio ekintzak

Proiekzioak eta hausnarketa saioak

Garabide Elkarteak, munduko hegoaldeko hizkuntza komunitateetako eragileekin lan egiteaz gain, Euskal Herriaren aktibazioa eragin nahi du. Gizarte eragileak proiektuetan integratzeaz haratago, herritar ororengana ailegatzeko ikus-entzunezkoak ekoizten ditu, beti ere sentsibilizazioa helburu. Formatu txikiko ikus-entzunezkoetan trebatu ondoren, 2015 urtean erronka berriari ekin zion: bi urtean behin dokumental bat ekoiztea, hain zuzen ere. Proiekzioak medio, tokian-tokiko hartzaileekin hizkuntza lankidetzari buruz elkarrizketan aritzeko saioak antolatzen dira. 

  • "Beltzean Mintzo" (2015) dokumentala

“Beltzean Mintzo: Amerikako jatorrizko hizkuntzen arnasaz” dokumentalaren aurkezpen ofiziala egin zen 2015 urtean eta ordutik 32 herritan izan gara. 2015eko udazkeneko bira Topagunearekin batera antolatu genuen; beraz, herrietako euskara elkarteekin elkarlanean eta eragile lokalen inplikazioa bultzatzen. Proiekzioa eta gero hausnarketa saioak gidatzen dituzte Garabideko lankideek, hausnarketa hori eragitea baita dokumentalaren azken helburua. Enpresetan eta ikastetxeetan ere, proiekzioaz baliatuz, hizkuntza galeraren eta euskararen berreskurapen esperientziaren inguruko gogoeta saioak bideratzen ditugu, adibidez Arrasateko Arizmendi Ikastolan eta Institutuan, Irizar Kooperatiban eta Fagor taldeko bi kooperatibatan eta euskara batzordean. Nabarmentzekoa da aurkezpen biran ondoko udalerriek parte hartu zutela:

Andoain

Zarautz

Tafalla

Donostia

Eskoriatza

Berriatua

Aramaio

Basauri

Azkoitia

Donostia

Bergara

Hazparne

Otxandio

Gasteiz

Arrasate

Hernani

Oiartzun

Tolosa

Aldude

Errenteria

Orio

Durango

Oñati

Ikaztegieta

Usurbil

Zalduondo

Bilbo

Elizondo

Sopela

Iruñea

Zornotza

Aretxabaleta

Mahai-inguruak eragile indigenekin

Aditu Ikastaroa bi urtetik behin antolatzen da eta horri esker eragile indigenek Euskal Herrian 3 hilabeteko egonaldiak egiten dituzte. Euren hizkuntzen errealitatea euskal gizartera hurbiltzeko xedearekin herriz-herri antolatzen ditugu mahai-inguruak ikastaroak iraun bitartean eta, noski, bi urtetik behineko maiztasuna mantenduz. Hizkuntza komunitate desberdinetako ordezkariekin esperientziak partekatzeko modua izaten da eta baita hizkuntza lankidetzaren premia bistaratzeko modu eraginkorra ere. Garabidek laguntzaile dituen herri, enpresa, zein eskola edo kultur elkarteen bitartez obratzen ditugu ekitaldiak.

Beraz, urtero antolatzen ditugu herriz-herriko sentsibilizazio ekintzak Euskal Herrian, txandakatu egiten baititugu ikus-entzunezkoak aurkezteko birak eta ordezkari indigenekin mahai-inguruak egitekoak. 

Erlazionatutako albisteak

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2017 Garabide

Jose Arana 13, 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa
943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus