Proiektuak

Kolonbiako Nasa herriaren diplomatura

DIPLOMATURAREN EGITURA

Izen osoa “Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Diplomatura Nasa komunitatean aplikatuta” du ikastaroak eta erantzun nahi die Toribioko (Cauca, Kolonbia) nasa komunitateak berak identifikatutako formazio beharrei. Kolonbiako Cauca eskualdean nasa herria biziberritze kultural eta linguistikoan murgildu da bete-betean, eta herri-identitatea sendotuta aurre egin nahi diote jendarte indigenek pairatu izan dituzten marjinazioari, pobreziari eta deserrotze-egoerei. Eta hala dute jasoa beren plangintza estrategikoetan, bereziki Cauca eskualdean. Testuinguru horretan kokatzen da Toribio inguruko komunitate nasako eragile kulturalen formazio estrategikoaren premia, Garabideri helarazi zaiona. Hain zuzen ere, behar horri erantzuten dio 60 hizkuntza sustatzaile (30 gizonezko eta 30 emakumezko) ekitate eta jasangarritasun koordenatuetan ahalduntzera bideratutako 10 asteko formazio saio hau, urte beteko proiektuaren baitan kokatzen dena.

Egiturari dagokionez, guztira 8 modulu biltzen ditu Diplomaturak, astez-aste, asteburuetan aurrera eramango direnak honako ordenari jarraiki:

1. modulua: Soziolinguistika

Ekainak 9-10. Irakasleak: Adonias Perdomo (kolonbiako nasa), Julen Larrañaga eta Andoni Barreña (euskaldunak)

2. modulua: Kultur ekoizpena

Ekainak 16-17. Irakasleak: Aldemar Quiguanas, Sady Cometa, Dionoisio Largo, Carlos Ruda (kolonbiako nasak) eta Mikel Mendizabal (euskalduna).

3. modulua: Alfabetizazioa 

Ekainak 23-24 eta ekainak 30-uztailak 1. Irakasleak: Aldemar Quiguanas, Sady Cometa, Dionoisio Largo, Carlos Ruda (kolonbiako nasak) eta Mikel Mendizabal (euskalduna).

4. modulua: Helduei hizkuntza irakasteko metodologia

Uztailak 7-8 eta 14-15. Irakasleak: Ladu As'kwe, Tauriono Cometa (kolonbiako nasak), Ane Ortega eta Arkaitz Zarraga (euskaldunak).

5. modulua: Hizkuntza eta generoa 

Uztailak 21-22. Irakasleak: Ana Maria Ramos (kolobiako nasa) eta Paolina Vercoutere (Ekuadorreko kitxua).

6. modulua: Hegoko esperientziak 

Uztailak 28-29 eta abuztuak 4-5. Irakasleak: Elizabeth Nuñez (maputxea) eta María Yamberla (Ekuadorreko kitxua).

7. modulua: Hezkuntza 

Uztailak 28-29 eta abuztuak 4-5Irakasleak: Rosa Elizburu (euskalduna), Rosa Mintegi (euskalduna), Candelaria Ramos (kolonbiako nasa), Adolfo Vxtnus (kolonbiako nasa).

8. modulua: Hizkuntza plangintza 

Abuztuak 11-12. Irakasleak: Diego Yatakwe eta Fernando Huino (kolonbiako nasak).

 

DIPLOMATURAREN JARRAIPENA

Nasa komunitatean gertatzen ari dena, modulo bakoitzean lantzen ari dena eta, oro har, elkarlan honek pizten dituen argiak zabaltzeko hementxe izango dugu zita. Diplomaturak iraun bitartean bi astetik behin, astelehenero, bertako kronikak argitaratuz joango gara gure webgunean. Nasak, euskaldunak eta beste komunitateetako irakasleak, zein ikasleak izango dira gure kronikalariak. Facebook eta Twitter bidez ere caucatik datozen berriak zabalduko ditugu. Orain arteko kronikak hemen daude irakurgai:

 

Horrez gain, bideo hau osatu du Ikhzun Fredy Julicue nasak:

 

BALIABIDE DIDAKTIKOAK

Diplomaturaren zehar sortutako material didaktikoak edonoren eskura hemen:

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2017 Garabide

Jose Arana 13, 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa
943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus