Proiektuak

Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastaroa

Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastaroa Garabidek gauzatzen duen formazio proiekturik garrantzitsuena da, eta baita hizkuntzen berreskurapen arloan munduan egiten den bakarrenetarikoa ere.

Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatearekin batera antolatzen dugun formazio hau erakundeen arteko harreman estrategikoak indartu eta etorkizunean garatu ahal izango diren proiektuen oinarriak ezartzea ahalbidetzen duen formazio proiektu bat da, hizkuntza berreskurapenaren inguruan lanean ari diren herri indigenetako erakundeak indartzera bideratuta dagoena. Funtsean, euskal esperientziaren eta hizkuntzaren berreskurapenerako gakoen gaineko formazioa eskaintzen zaie munduko hizkuntza komunitate gutxituetako ordezkariei, ondoren beraiek euren prozesuaren protagonista izan daitezen.

Aditu Ikastaroa inflexio puntu garrantzitsu bat izan da Garabideren ibilbidean, izan ere, ezagutza teorikoak eta euskararen berreskurapen prozesua bultzatzeko arlo desberdinetan sortu diren proiektu eta esperientzia praktikoen in situ ezagutza konbinatzen dituen unibertsitate mailako titulu homologatu bat eskaini ahal izan dugu.

[Blogaren bitartez martxan den hirugarren edizioa jarrai dezakezu]

Bidaide programa

Bidaide Programa jatorrizko hiztun komunitateak garatzeko lankidetza programa integratua da, hizkuntza plangintza integral bat egitetik abiatzen dena.

Munduko jatorrizko hiztun komunitateetan hizkuntzaren berreskurapena lantzen ari diren gizarte erakunde, pertsona, eragile publiko eta sozialen eta euskalgintzako erakundeen edo euskalgintzaren esperientzia pilatu dutenen arteko elkarlan zubia eraikitzea da programa honen helburua, Garabide bitartekari delarik.

Ezaugarriak:

-Bidaidetza kontzeptuan oinarritutako sistema da, herrien esperientziak partekatzean oinarritutako lankidetza sistema berria.

-Euskal Herriaren esperientziatik hizkuntza biziberritzeko estrategiak garatzeko bidaide izatearen garapen praktikoa da.

-Munduko hiztun komunitateetako eragileak eta euskalgintzako eragileak elkarlanera aktibatzen ditu.

-Sistema partekatua da, ez asistentzialista, ez du dependentzia jarrera sortzen, ez da proiektuak ordaintzean oinarritzen.

-Sistema integratua da, hainbat jardun, eragile eta ekintza uztartzen dituelako: trukeak, formazio jarraituak, bidelaguntza jarduerak eta aholkularitza.

Bidaidetza intentsiboak garatzen ari gara Kolonbiako Nasa, Mexikoko Nahuatl, Ekuadorreko Kitxua eta Guatemalako Maya Kaqchikel herriekin eta ertainak Boliviako Aimara eta Quechua, Mexikoko Maya Yucateko, Txileko Maputxe, Kurdistango Kurdu eta Ipar Afrikako Amazigh herriekin.

Euskararen berreskuratzea liburu bilduma

ikastoletako lehen irakasleak

Garabideren Ikerketa eta Garapen arloan kokatzen da zabalkunderako materialaren produkzioa. Sorreratik lan egin dugu ez bakarrik hegoaldeko hizkuntza gutxituei begira, baita euskalgintzaren esperientzia ikertu, didaktifikatu eta hedatzearen alde ere. Euskarak bide garrantzitsua egin du berreskurapenari dagokionez azken mende erdian baina hizkuntza minorizatu bezala etengabe aritu behar du normalizaziorantz lanean eta Garabiden ez dugu ahazten barrura begirako lan hori.

Erakundetik egiten den landa lana, beraz, material didaktikoarekin elikatua eta indartua dago egiten dugun ikerketa eta produkzio lanari esker. Arlo horretan, Garabiden azken 50 urtetan euskararen berreskurapenaren alde  egin den lana sintetizatu eta sistematizatu dugu lau liburuxkatan -euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez-eta Aditu Tituluaren bi edizioetako ikasleen gogoetak jasotzen dituen bi dokumental ekoiztu ditugu.

 

Euskeraren Berreskurapena - Liburuak

II Hizkuntzen estandarizazioa

III Hedabideak

IV Hezkuntza

 

Euskeraren Berreskurapena - Dokumentalak

II Hizkuntzen estandarizazioa

III Hedabideak

IV Hezkuntza

 2017 Garabide

Jose Arana 13, 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa
943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus