Hizkuntza komunitateak

Maputxea

  • Hizkuntzaren jatorrizko izena:  mapudungun edo mapuzugun
  • Hiztun kopurua: 258.410 Txile eta Argentinako hiztunak batuta

[Mapan berdez maputxeek historikoki aldarrikatutako lurraldea eta horiz gaur egun bizi diren lurraldea]

  • Estatusa: 1993 urteko Txileko 19.253 “Lege indigenak” etnia moduan aitortzen ditu maputxeak eta 28.artikuluan hizkuntza indigenak aitortu, errespetatu eta babesteko zenbait neurri biltzen ditu, baina egun maputxe hizkuntza Galvarino eta Padre Las Casas komunetan bakarrik da ofiziala (2013az geroztik). Oraindik ez da hezkuntza sistema arautu ofizialetan erabiltzen (ez murgiltze ereduan, ezta elebidunean ere), nahiz eta “irakasle tradizionalak” deritzonek aldika maputxe hizkuntza ikastetxe batzuetara hurbildu.
  • Alfabetoa: latindarra. Gainera, 5 grafemario nagusi daude.
  • Esaldi bat: Epu pichikeche nütramlu mapudungun mew – Bi haur maputxe mapundungunez hitz egiten  

[Bideoan oinarrizko hiztegia]

  • Hizkuntza-biziberritze proiektuak
    • Eragile soziokulturalei hizkuntzaren estrategia nagusiei buruzko formazioak ematea.
    • Murgiltze ereduko eskola bat sortzea.
    • Ofizialtasunaren aldeko mahaian aholkularitza lanak.
  • Erakunde laguna:
    • INARRUMEGEPEYEM MAPUZUGUN WALLMAPU MEW – Mapuzugun Hizkuntzaren Akademia Nazionala
 
 

Erlazionatutako albisteak

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2017 Garabide

Jose Arana 13, 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa
943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus