Argazkiak

Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastaroa III

Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastaroa Garabidek gauzatzen duen formazio proiekturik garrantzitsuena da, eta baita hizkuntzen berreskurapen arloan munduan egiten den bakarrenetarikoa ere.

Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatearekin batera antolatzen dugun formazio hau erakundeen arteko harreman estrategikoak indartu eta etorkizunean garatu ahal izango diren proiektuen oinarriak ezartzea ahalbidetzen duen formazio proiektu bat da, hizkuntza berreskurapenaren inguruan lanean ari diren herri indigenetako erakundeak indartzera bideratuta dagoena. Funtsean, euskal esperientziaren eta hizkuntzaren berreskurapenerako gakoen gaineko formazioa eskaintzen zaie munduko hizkuntza komunitate gutxituetako ordezkariei, ondoren beraiek euren prozesuaren protagonista izan daitezen.

Aditu Ikastaroa inflexio puntu garrantzitsu bat izan da Garabideren ibilbidean, izan ere, ezagutza teorikoak eta euskararen berreskurapen prozesua bultzatzeko arlo desberdinetan sortu diren proiektu eta esperientzia praktikoen in situ ezagutza konbinatzen dituen unibertsitate mailako titulu homologatu bat eskaini ahal izan dugu.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2017 Garabide

Jose Arana 13, 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa
943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus