Albisteak

ZERTAN ARI GARA AMAZIGH ETA EUSKALDUNEN ARTEAN?

2018/01/31

Amazigh -edo bereberea- Afrika iparraldean bizi den talde etniko-linguistiko-kulturala da. Amazighek amankomunean duten elementurik garrantzitsuena hizkuntza da eta beraiek hizkuntza honi tamazight deitzen diote. Amazigh hitzak berez “jende askea” esan nahi du. Imazighen (amazigh pluralean) lurraldea historikoki Kanariar uharteetatik Egiptorainokoa izan da, hau da, Afrika iparralde osoa, baina gaur egun Kanariar Uharteetan ez da tamazighta hitz egiten, beraz, beraien lurraldea kontinente barrura mugatzen da. Hau honela izanik, gaur egunean tamazight hiztunak Maroko, Arjelia, Tunisia, Libia, Mauritania, Niger, Mali eta Burkina Fason daude eta herrialde bakoitzean egoera oso ezberdina da.

 

Gaur egun 7 milioi amazigh daude eta horien %72 inguru bi herrialdetan daude: Maroko eta Aljerian.  Egoera honetan tamazight hizkuntzak artxipielago handi bat direla aipatzen da,  non irla handiak dauden (hiztun kopuru handiko hizkuntzak) baina aldi berean irla txiki asko aurkitzen diren (hiztun gutxi dituzten hizkuntzak). Irlak dira bata bestearengandik normalean urrun daudelako, kasu batzuetan izan ezik.

 

Tamazight hizkuntzak Afrika iparralde ia osoan, osoan ez esatearren, hitz egiten ziren baina VII.mendean arabeak heldu ziren, inguruak konkistatuz, eta garai horretatik gaur egunera arte arabizazio prozesu batean joan dira murgiltzen non beraien hizkuntzaren galera poliki-polikikoa izan den gaur egungo egoera arte.

 

Maroko da gaur egun instituzionalki, amazigh hizkuntzari babes maila "handiena" eman dion herrialdea eta baita ere demografikoki hiztun gehien dituena. Aljeria ere horretan ari da, Marokoren bidean, eta beste herrialdeak atzetik datoz

                 

“Nazioarteko Amazigh Kongresua”ren garrantzia:

               

                NAK gobernuz kanpoko elkarte internazional bat da eta bertan daude ordezkaturik  Afrika iparraldeko amazigh komunitate guztiak, diaspora ere barne. Bere helburua amazigh komunitateen eskubide kultural, linguistiko, ekonomiko eta sozialak babestea da. Proiektua 1994koa izan arren 1997an hasten du bere ibilbidea elkarte honek lehen asanblada eginez.

 

  NAKen helburu eta proposamenak hauexek dira: 

               

                1-Identitate amazigharen errekonozimendu ofizialaren alde lan egin bai konstituzionalki bai instituzionalki.

 

                2-Amazigh hizkuntza eta kultura sustatu eta modernizatu

 

                3-Tamazighteko irakaskuntza aurrera eramateko proiektuak diseinatu eta egin

 

                4-Zubiak eraiki leku guztietako amazighekin eta koordinatu beraien ekintzak maila internazionalera

 

                6-Komunikabideak sortu eta sustatu (aldizkariak, egunkariak, telebista...)

 

                7- Ume amazighak fenomeno deskulturizadoreetatik babesteko ekintzak egin

 

                8-Finantziazioa lortu ondorengo proiektuak aurrera eramateko:

 

                               8.1-Birgaitu historia eta zibilizazio amazigha irakaskuntza mailan, ikerkuntza zientifikoan eta ondarean.

 

                               8.2-Beharrezkoak diren elkarte internazionalei esan amazigh zibilizazioaren ondarea baloratu eta babesteko beharra dagoela

 

                               8.3-Giza eskubide eta demokraziaren baloreak sustatu, trukeak garatzean amazigh herria eta beste herri batzuekin arrazionalitatea, erlatibismo kulturala eta modernitatea lehenetsiz

               

 

Garabiden orain arte egindakoa honakoa da:

  • GARABIDEk  antolatutako Aditu Ikastaroaren bigarren edizioan parte hartu duen ikasle baten bidez urratu da amazighekiko bidea. Nazioarteko amazigh kongresuko kidea da bera.
  • GARABIDEk 2017an lehendabiziko aldiz antolatu duen  Ikastaldi Trinkoan ekintzaile amazig batek hartu du parte.

 

Elkarlanerako arrazoiak  honakoak dira:

  • Kontinente afrikarreko hizkuntza gutxituetara ere hurbiltzeko lehen urratsa izan daiteke.

 

Aurrera begirako erronka eta proiektuak honakoak dira: 

  • Hizkuntzaren egungo egoeraren analisitik abiatutako hizkuntza plangintza integral bat egitea.
  • Eragileen formazioa.

Erlazionatutako hizkuntza komunitateak

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2017 Garabide

Jose Arana 13, 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa
943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus