Albisteak

USURBILGO UDALAK ETA GARABIDEK LAU URTERAKO HITZARMENA BERRITU DUTE

2018/07/27

Duela 4 urte erabaki zuen Usurbilgo Udalak Garabidek egiten duen lana babestea eta aitortu behar zaio aitzindaritza lanak egin zituela, Euskal Herrian hizkuntza lankidetza babestu zuen lehen udaletako bat izan baitzen. Harremana emankorra izan da lau urte hauetan eta, besteak beste, Usurbilek emandako laguntzari esker posible izan da Ekuadorreko kitxuen biziberritze ekimenak bultzatzea, “ArNASA TxiKITXUAK” dokumentala osatzea eta baita pasa den urtean Ikastaldi Trinkoa bera antolatzea ere.

Horrez gain, Usurbilen bertan ere izan gara sarritan, azkena aipatzearren 2017ko Ikastaldi Trinkoaren baitan “Arnasa Txikitxuak” dokumentala proiektatu zen eta ondotik etorri zen Jose Quimbo Ekuadorreko ordezkari kitxuarekin eta Adolfo Vitonas Kolonbiako ordezkari nasarekin solasaldia.

Bide honetan sakontzera dator bi erakundeen artean sinatu berri den hitzarmena. Batetik, asistentzialismotik urruntzen den euskal lankidetza modu bati, hizkuntza lankidetzari, bide egitera eta bestetik esperientzia trukaketa horretan euskaldunok ikasteko ditugunak mahai gainean jartzera. Aipatzekoa da dagoeneko 13 direla Garabideren lana bultzatzen duten UEMAko partaideak, 2016an Garabidek eta UEMAk berritutako hitzarmenak lagunduta. Etorkizun hurbilenera begira jarriz gero 2018 bukaeran antolatuko dugun Aditu Ikastaroaren IV.edizioa babestuko du Usurbilgo udalak eta, horren baitan, herrira hurbilduko gara sentsibilizazio ekintza bat egitera. Datozen lau urteetan ere lanik ez zaigu faltako hizkuntzen biziberritzean gabiltzanoi, beraz adi esku artean ditugunei eta eskerrik asko usurbildarrei!

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2017 Garabide

Jose Arana 13, 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa
943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus