Albisteak

Nasser Zafzafi atxilotu dute, Garabiderekin elkarlanean ari den Rifeko Erresistentzia Mugimenduko burua

2017/05/30

Berria egunkariak biltzen duen bezala “Baztertuta, abandonatuta sentitzen dira Rif eskualdean (Maroko), eta hango erresistentziak urteak daramatza gobernuari exijitzen bertan inbertitu dezala garapen ekonomikoa sustatzeko, zerbitzu publikoak hauspotzeko.” Giroa bereziki gaiztotuta dago azken hilabeteetan pasa den urriaren 28ko Mohcin Fikri arrain saltzailearen heriotza dela eta. Tentsio hauen testuinguruan eman ziren asteburuko 37 atxiloketak, tartean Nasser Zafzafirena. Ordutik Erresistentzia Mugimendutik argitaratu dituzten adierazpenetan behin eta berriz egin dituzte protesta baketsuen aldeko aldarrikapenak, nahiz eta argi utzi duten “Estatuak giza eskubideak urratzen jarraitzen duela”.

Garabide Amazigh komunitatearekin hartu-emanetan dago hizkuntzen biziberritzean oinarritutako lankidetza proiektuak direla eta. Hain zuzen ere, aurtengo urrian antolatuko dugun “Hizkuntzak biziberritzeko gidaritza Ikastaldia”-n parte hartzekoa da Nasser Zafzafi, posible izanez gero behinik-behin. Sare sozialetan #FreeNasserZafzafi kanpaina jarri dute martxan eta baita elkartasuna adierazteko Facebookeko orrialde hau ere.

Lerro hauen bidez Garabide Elkartetik atxiloketak salatu eta gure elkartasuna adierazi nahi diogu Nasserri eta atxilotutako gainerako kideei.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2017 Garabide

Jose Arana 13, 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa
943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus