Albisteak

Nasak eta euskaldunak: jatorrizko hizkuntzaren biziberritzearen bidean

2015/01/01

Nasen eta euskaldunen arteko bigarren lantopaketa gauzatzen ari da abuztuan zehar Kolonbiako Caucan, nasen jatorrizko lurraldean. Topaketak eskola propioaren eraiketaren berri izateko eta esperientziak partekatzeko antolatu dira.

Nasek euren hizkuntzaren egoera larria, nasa yuwe hizkuntzaren eskolaratze prozesua eta munduaren eta bizitzaren ikusmoldea erakutsi dizkigute. Topaketagweçxaku eginez hasi da, jatorrizko zeremonia harrera egiteko, bateratzeko eta eskerrak emateko. Thewala izan da zuzentzailea, txamana alegia. Gweçxakua nasek eraiki duten lehen luçxleçxkwen egin da, murgilketan ari den lehen ikastolan. Aurten hasi dira, adin ezberdineko 15en bat haur txikiekin esperientzia berria izaten.

Euskaldunek euskal eskola nola hasi ginen eraikitzen azaldu diegu eta, bereziki, haur txikiekin eskola orduak nola egiten ditugun. Euskararen ahozko transmisioa nola egiten dugun, zein diren helburuak, jarduerak, baliabideak eta abar. Batez ere teknika praktikoak azaltzen ari gara. Horiez gain, hizkuntzaren sendotzeanhizkuntzarekiko atxikimenduaz, kontzientziaz eta jarrera parte hartzailearen garrantziaz ere ari gara.

Lan topaketa hauek, etorkizunean sendotu nahi direnak, uztailean eta abuztuan zehar hasi dira hainbat ekintzaileri esker, eta ÇxhabWalaKiwe, Nasa Üus, Garabide Elkartea eta EPV-EHUko Munduko Hizkuntzaren Ondarearen UNESCO Katedrak antolatu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren eta Durangoko Udalaren laguntzaz.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus