Albisteak

Munduko zirrikituetatik begira: Hitz Adina Mintzo

2017/09/14

Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak hizkuntza gutxiagotuak ezagutzeko antolatzen duen hitzaldi zikloa da, aurten estreinako aldiz Garabide Elkartearen laguntzaz.

Urtez-urte, aurtengoa hirugarren edizioa izango baita, munduko hizkuntza gutxiagotuak ezagutzeko aurkera ematen digu Hitz Adina Mintzo hitzaldi zikloak; hilabetean behin Oihaneder Euskararen Etxean bildu eta saio bakoitzak komunitate jakin baten egoeran murgiltzen gaitu; aurten guztira 6 hizkuntzen errealitatera hurbilduko gaituzte hizlariek: Europako frisiera eta kaxubiera, Amerikako kokamera eta txerokiera eta mundu mailako zeinu hizkuntza eta esperantoa.  

Oso modu hurbilean plazaratzen dira hizkuntza gutxiagotuen nondik-norakoak, bilakaera, erronkak... eta, bukatzeko, bertaratzen direnen artean ausartenek hizkuntza horretan hiruzpalau esaldi ikasi eta etxera eramateko aukera izaten dute. Beraz, zikloak munduko hizkuntza aniztasuna balorean jarri eta ezagutarazi nahi du, helburu argi batekin: errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea.

Euskaldunok ondo dakigu zer den hizkuntza gutxiagotu baten hiztunak izatea. Gure testuingurutik abiatu eta kuxkuxero senak gehiago ezagutzera bultzatzen bazaitu gurera gonbidatuta zaude, datorren irailaren 27an Urtzi Urrutikoetxearen eskutik emango diogu hasiera aurtengo edizioari. Hementxe dituzu zikloaren xehetasun guztiak:

 

INFO+:

Webgunea: http://oihaneder.eus/events/zertaz-ari-gara-hizkuntza-normalizazioaz-ari-garenean/

Bloga: https://hitzadinamintzo.blogspot.com.es/

Erlazionatutako proiektua

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus