Albisteak

Mintzalasai jardunaldien baitan Kanaldudek erreportajea egin digu

2015/01/01

Irailaren 25ean Biarritzen izan ginen Mintzalasai jardunaldien baitan Garabide prestatzen ari den ikus-entzunezko berria aurre estreinatzen. Bertan “Hizkuntza biziberritzeko estrategiak” Aditu Tituluaren lehen edizioko protagonistak ageri dira, hizkuntza komunitate bakoitzaren egoera, beraien berreskurapen prozesuen beharrak azalpenak, eta Euskal Herrian ikusitakoaren ingurukoa hausnartzen.

Kanaldude telebistakoek bertan harrapatu gintuzten, eta beraien Klip Klap saiorako erreportaje bat egin digute. `

Hemen ikusgai 7´ 37´´ unetik aurrera.

Dokumentalaren aurkezpenaz gain, erreportaje berean Garabideko kide diren Kike Amonarriz eta Xan Aire ere ager dira. Amonarriz bere "XXI. mendeko euskaldunak: Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!" hitzaldia aurkezten, eta Aire Biarritzeko euskararen egoeraren inguruan hausnartzen. 

 

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus