Albisteak

MAPUZUGULETUAIÑ-EN JENDAURREKO AURKEZPENA

2017/10/03

MAPUZUGULETUAIÑ ÑI KIMELFALUWÜN

 

Tüfachi safazu rupachi antü, tati kimeltuchefe ñi ruka mew Temuko waria mew mülelu, entugey ti Mapuzuguletuaiñ ñi kimelfaluwün, fey tañi inanielu ti wenuntutun mapuzugun ka kimeltun mapuzugun, feyti küzaw koneltun mapuzugun pigelu mew.

 

Ka feyti kimelfaluwün mew üytugeyi kiñeke falinkeche wenuntniekelu ta mapuzugun: Armando Nahuelpag ka Elisa Avendaño, kimelchichegelu ti ülkatun mew kom Wallmapu mew; Maria Katxilew, fütxa papeltuwma che ti fütxa chillkatuwe ruka mew “Austral de Valdivia” pigelu; ka Rosendo Wiska, wenuntuniekelu mapuzugun wirin zugu mew.

 

Zew zewlu ti txawün elugeyi ñi zugual kiñeke kimelchiche ñizolküleyelu chew ñi entun ñi rakizuamegün ñi chum amuleal ti mapuzugun ka fillke we küzaw chew ñi kelluntukual. Ka chalientugey ta Paula Wenumilla, feyta amualu ta Euskal Herria chew ñi chillkatumeal, pu Garabideche ñi kellun mew.

 

Iñchiñ ta kiñe txokiñche wenuntuniealu ta mapuzugun ka kimeltuafilu Wallmapu mew. Chem zoyel ayiniel taiñ txokiñche feyta müley ñi entual weke kim mapuzugulu, feyti pünealu ti kimeltun mapuzugun ti wechekeche ka alütxemkeche mew, re mapuzugun mew; ka famtukupual ta mapuzugun fillke zugumu mew, ka kom püle.

 

 

MAPUZUGULETUAIÑ-EN JENDAURREKO AURKEZPENA

 

Pasa den irailaren 23an, 10:30etan, aurkeztu zen jendartean Mapuzuguletuaiñ antolakundea Wallmapun. Ekitaldian, lehenik eta behin, antolakundearen sorrera prozesuak, helburuak, aurrera eramandako ekimenak eta etorkizunari begira egin beharrekoak azaldu ziren. Publikoki omendu zen lau ekintzaileren ibilbidea, hizkuntzaren eta kulturaren alde egindako lanagatik: Armando Nahuelpan, Elisa Avendaño, Maria Catrileo eta Rosendo Huisca.

 

Horrez gain, Paula Huenumilla ordezkariari agurra egin zitzaion, Euskal Herrian hilabete emango baitu Garabide Elkarteak antolatutako Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari buruzko Ikastaldi Trinkoan parte hartzeko. Gero, hainbat liderrek hartu zuten hitza antolakunde berriaren lan ildoak goraipatzeko eta, bukatzeko, misawün bat egin zen.

 

Mapuzuguletuaiñ-en helburu nagusia mapuzuguna bigarren hizkuntza moduan irakatsi eta sustatzea da eta, beraz, gazte eta helduen artean hiztun oso berriak formatzea murgiltze ereduko hezkuntza estrategiak erabiliz. Dagoeneko aurrera eramandako ekintza nagusiak ondokoak dira: helduei zuzendutako barnetegiak abian jartzea, hizkuntzaren aldeko Korrika eta ofizializazioaren aldeko martxak (aurreneko biak zuzenean Euskal Herriko esperientzian oinarrituta, Garabiderekin jorratutako hizkuntza lankidetzari esker). Gaur egun, Mapuzuguletuaiñ "Mesa por la oficialización del mapuzugun"-eko kide da eta, hain zuzen ere, mugimendu honen helburu nagusia da Wallmapuko hizkuntza den mapuzugunaren biziberritze plana eraikitzea.

Erlazionatutako hizkuntza komunitateak

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2017 Garabide

Jose Arana 13, 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa
943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus