Albisteak

Lan eskaintza Garabiden

2016/06/02

Garabidek harreman instituzionalak kudeatu eta hizkuntza lankidetzan aritzeko langilea behar du.

Langileak egin beharko dituen lanak:

- Erakunde publikoekiko (udal nahiz handiago), euskalgintzako erakundeekiko eta nazioarteko erakundeekiko harremanak lantzea, proiektu eta ideia berriei, finantziazioari eta elkarlan ildoei begira.

- Garabideren egitekoan (munduko hizkuntzak biziberritzeko prozesuetan egiten duen zubigintza lanean) sortzen diren beste zeregin askotarikoak, bertako lan-talde teknikoaren baitan.

Baloratuko diren gaitasun eta ezaugarriak:

  • Komunikazio eta harremanetarako jariotasuna.

  • Garabideren lan eremuarekiko gertutasuna (euskalgintza, hizkuntzen biziberritzea, nazioarteko lankidetza).

  • Idazmena.

  • Lan-taldean lan egiteko gaitasuna.

  • B1 gidabaimena edukitzea.

  • Antzeko lanetan esperientzia.

Eskaintzen ditugun lan baldintzak:

  • Lantokia: Eskoriatza

  • Ibilbide eta garapen profesionalarekin bat datorren soldata.

  • Lan-dedikazioa eta kontratuaren modalitatea, hautagaiarekin adosteko aukera.

Deialdiaren epea:  Ekainaren 22a baino lehen bidali beharko da curriculum-a. Garabide Elkartera bidaliko dira posta elektronikoz (garabide@garabide.eus).

Lanposturako pertsonaren aukeraketa Garabideko Zuzendaritza Batzordeak egingo du, lanpostu honetarako ezarrita daukan profilaren egokitasunaren arabera. 

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2017 Garabide

Jose Arana 13, 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa
943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus