Albisteak

Kitxuaz egindako lehen filma aurkeztu berri dute

2017/03/10

Alberto Muenala zuzendariaren hitzetan kitxua hizkuntzan sormena bultzatzeko bide berria irekitzen du filmak, orain arte ez baita egon zinema produkzio osorik kitxuaz. Hizkuntza gutxituetan zinema egiteko beharra, eskubidea eta modua dagoela aldarrikatzen du taldeak eta aldi berean, noski, kitxua komunitateak badaukala munduari kontatzeko askotxo. "Killa" (Ilargia atera aurretik) hausnarketarako filma da zentzu askotan, hizkuntzen erabileraz gain, gizarteko beste zenbait gatazka bistaratzen dituelako. Protagonista kazetari grafikoa da eta bere jardunean katramilatzen zaizkio ustelkeria, maitasun eta identitate aferak. Hementxe daukazue aurrerapena:

Erlazionatutako hizkuntza komunitateak

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2017 Garabide

Jose Arana 13, 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa
943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus