Albisteak

KITXUA KOMUNITATEA, LORTUTAKOAN OINARRITUZ GARAPEN ETA INDARTZE BIDEAN

2017/07/03

Ekuadorrek, 2010eko erroldaren arabera, 15.000.000 biztanle ditu. Horietatik %7,3 indigenak dira eta horietatik %75,23 kitxuak. Gazteleraz gain, hizkuntza ofiziala dena,  beste 12-15 hizkuntza  indigena hitz egiten dira eta horietatik handiena kitxuera da. 500.000 hiztun ingururekin.

Ekuadorreko egungo Konstituzioak dio Ekuadorreko hizkuntza ofiziala gaztelera dela eta kitxuera eta shuar-a kultura arteko harremanetarako hizkuntza ofizialak direla. Gainontzeko jatorrizko hizkuntzak ofizialak dira herri indigenendako bizi diren zonaldeetan eta legeak ezartzen dituen baldintzetan.

Horretaz gain, beste atal baten arabera, eskola curriculumetan, progresiboki jatorrizko hizkuntza baten irakaspena txertatu beharko da.

Dena den, Konstituzioak Kitxuera aitortu eta onartzen duen arren, eskubide deklaraziotik gehiago du hizkuntza sustatzeko politika publikoetatik baino.

Egitasmoaren lan-arlo nagusiak honako hauek dira:

  • Ekuadorreko gobernuko eragileak eta mugimendu indigenaren baitako eragileak formatu hizkuntza biziberritzeko estrategietan.
  • Hizkuntzaren biziberritze plan orokorraren diseinua aholkatu Imbabura probintzian.
  • Irakasleak (500 irakasle) prestatu jatorrizko hizkuntzan irakasteko.
  • Hedabideetan eta interneten hizkuntza proiektu hasiberrien aholkularitza egin.
  • Hezkuntza ministerioko eta irakaskuntza alorreko eragileekin hezkuntzako eredu linguistikoak landu.

Hartu-emanetan erakunde hauekin gaude:

  • KICHWASUN. Kitxuera biziberritzeko erakundea. Otavalo.
  • SENESCIT. Ekuadorreko gobernuko formazio zentroa.
  • CAYANBE herriaren konfederazioa eta Kawsay elkartea.
  • TINKUNAKUY Centro de Pensamiento y Culturas Andinas.

Elkarlanerako arrazoiei dagokionez:

  • Erakundeek lanerako gogo eta fundamentu handia erakutsi dute. Mugimendu indigenista indartsua eta antolatua dago Ekuadorren.
  • Zenbait eskualdetan indigenak kargu politikoak lortu dituzte eta printzipioz prest  agertu dira hizkuntza alorrean lanari ekiteko.
  • Otavalo eskualdean plangintza instituzionala jarri nahi da indarrean. Otavalotarrak gainera, munduan merkatari ezagunak dira eta, beraz, hizkuntzaren alde egingo dituzten ekimenek oihartzun eta prestigio handia lor dezakete eta beste eskualde batzuetan pizgarri gerta daitezke.
  • Hiriburuan ere, Quiton, kontaktu baliagarriak ditugu: PUCE unibertsitatea, Tinkunakuy eta Kichwa Estudio erakundeak eta immigranteekin lan egiten duen Kaipimi Kanchi, esaterako.

Aurrera  begirako erronka eta proiektuak:

  • Hizkuntzaren egungo egoeraren analisitik abiatutako hizkuntza plangintza integral bat egitea.
  • Ekuadorren kitxuaren biziberritzearen alde ari diren erakundeen artean ez dago kohesiorik. Estrategikoa litzateke “Espacio de reflexión estratégica” antzerako bat sortzea erakunde horien guztien indarrak batzeko. GARABIDEri behin baino gehiagotan aitortu izan diote erakundeok koordinaziorako gaitasuna.

Erlazionatutako proiektua

Erlazionatutako hizkuntza komunitateak

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2017 Garabide

Jose Arana 13, 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa
943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus