Albisteak

HIZKUNTZA LANKIDETZA SUSTATZEKO HITZARMENA BERRIATUKO UDALAREKIN

2018/05/25

Pasa den maiatzaren 23an sinatu genuen lankidetza hitzarmena Garabide Elkartearen eta Berriatuko Udalaren artean. Bertan zehazten den bezala, Udalak hizkuntza lankidetza babestea ebatzi du bere kooperaziorako laguntzen baitan.  

Jon Arriola (ezk.) Berriatuko alkatea eta Andoni Barreña (esk.) Garabideko presidentea

Munduko hizkuntzen galera geroz eta azkarragoa den honetan, euskarak prozesu arrakastatsu bat du martxan hizkuntza biziberritzearen alorrean. Munduan horrelako kasu gutxi daude eta, hain zuzen ere horregatik, pilatutako esperientzia hori da munduarekin partekatzeko dugun baliorik handiena, aldi berean beste hizkuntza gutxituak egiten ari diren bidetik ikasteko.

Hizkuntza lankidetza formazio eta aholkularitza proiektuen bitartez garatzen dugu nagusiki Garabiden, bai Euskal Herrian, bai tokian-tokian. Lau urterako sinatu berri dugun hitzarmenaren bidez, proiektuak landuko ditugu nagusiki honako komunitate hauekin:  

Berriatuko Udalak 2014ean orduan alkate zen Imanol Mugartegiren eskutik hasitako bidea berreskuratu nahi izan du hitzarmen honen bidez, Jon Arriola alkatea buru. Horrela ba, Lea-Artibaien Garabideren udal laguntzaile sarera batzen den lehen udalerria dugu Berriatu. Bizkaian, aldiz, laugarren kidea dugu Durango, Bermeo eta Otxandiorekin batera. Halaber, Berriatuko Udalarekin jadanik 13 dira Garabideren lana bultzatzen duten UEMAko partaideak, 2016an Garabidek eta UEMAk berritutako hitzarmenak lagunduta. Pozgarria da ikustea gure instituzioek apurka-apurka hizkuntza lankidetza hauspotzeko ahalegina egiten dutela. Bide luze baten hasiera izan bedi!

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2017 Garabide

Jose Arana 13, 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa
943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus