Albisteak

Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa Gasteizen

2018/03/20

HIGA Gasteizko udaletxeak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, EHUren Udako Ikastaroen baitan, antolatutako ekimena da. Uztailaren 16tik 19ra Gasteizen bilduko ditu munduko 70 hizkuntza ekintzaile gazte (30 urtera artekoak) eta elkarrekin harremanetan jarriko ditu. Lau egun horietan programa mamitsua antolatuko da parte-hartzaile guztien interesak eta izaerak kontuan hartzeko: hitzaldiak, kontzertuak, formakuntza, emanaldiak, dinamika parte-hartzaileak, etab. Euskaldun, zein beste hizkuntza gutxituetako hiztunentzat zabalik dago izen emate epea apirilaren 13ra arte. Egitarau osoa eta informazio gehiago HIGAren webgunean

 

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2017 Garabide

Jose Arana 13, 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa
943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus