Albisteak

"Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak" Aditu Ikastaroa prest

2016/09/30

Abisatu genuen udazkenarekin batera bederatzi hizkuntza komunitatetako hostok koloreztatuko zutela euskal orbela. Hasi dira pagoak gorritzen eta Eskoriatzara eta Euskal Herrira begira ditugu jada Ekuador, Guatemala, Mexiko, Kolonbia, Txile, Bolivia eta Beninetik. Kilometrotako ibilbideko soka moztu eta Durangoko Azokak ateak itxi bitartean, hizkuntza biziberritzeko estrategiak eta euskararen berreskurapen esperientzia ezagutzeko aukera izango dute aurtengo “Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak” Aditu Ikastaroko  partaideek.

Musika irakasle eta gitarrak jole nahuatl-a, poeta eta militante sozio-politiko-kultural maiak, hizkuntza promotore eta haur eskolako irakasle nasak, irakasle, doktore eta kazetari kitxuak, hizkuntza barnetegitan barna dabilen maputxea, zuzenbide eta filosofian lizentziatutako baribak eta Boliviako Unibertsitate Indigenako kide guarani eta aimarak, beraien hizkuntza eta identitatearen aldeko militanteak guztiak.

Euskal Herrian barrena ibiliko gara guztiok datozen hiru hilabeteotan eta webgune zein sare sozial bidez gure arrastoa jarraitzera animatu eta, nahi izanez gero, gurekin bat egitera gonbidatu nahi zaitugu hizkuntza aktibista hauek hobeto ezagutu eta zure ekarpena egiteko.

Laster arte, bada!

Erlazionatutako proiektua

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2017 Garabide

Jose Arana 13, 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa
943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus