Albisteak

BOLIVIAko AIMAREKIN BIDEA EGITEN

2017/03/09

*Sortu berri dugun gune  honetan Garabideren ardatzetako bat den BIDAIDE programen inguruko informazio zehatzagoa eman nahi dugu. Bidaide Programa jatorrizko hiztun komunitateak garatzeko lankidetza programa integratua da, hizkuntza plangintza integral bat egitetik abiatzen dena. Hilero hizkuntz komunitate baten Bidaide egitasmoaren berri emango dugu eta AIMARA komunitatearekin hasiera emango diogu.

Aimara komunitatea Bolivia, Chile eta Peruko lurretan hedatzen da eta 2.000.000 hiztun ditu.

Bidaidetzari Bolivian 2007an ekin zitzaion  eta egitasmoari ekiteko arrazoien artean honakoa dugu: Evo Morales-ekin indigenak lehen aldiz iritsi dira gobernura.  Testuinguru politikoak aukerak eman ditzake hizkuntza gutxituen aldeko proiektuak garatzeko.

Elkarlan egitasmoan honakoak dira lan-arlo nagusiak:

  • Aimara hizkuntzan  corpusaren estandartzea eta garapen teknologikoa.
  • Boliviako gobernuari aholkularitza eskaini zaio hizkuntza biziberritzeko estrategietan, hezkuntzako  hizkuntza-ereduetan eta unibertsitate indigenaren sorrera prozesuan.
  • UNIBOLi –Boliviako unibertsitate indigena publikoa- laguntza eskaini dio  GARABIDEk hizkuntza irizpideen arloan.
  • Eragile politiko eta  sozialei hizkuntzaren estrategia nagusiei buruzko formazioa.

Azken lan-arloan aipatzeko  modukoa da gure marko teoriko-praktikoa abiapuntu, egoera zein iritzietara egokitzeko egin behar izaten dugun ahalegina. Testuinguru horretan, azpimarratu izan dugun kontzeptua “hegemoniarena” da. Hizkuntza gutxituak –tartean Aimarak-  hegemonia  espaziorik gabe ezin baitira garatu.

Izan ere espazio jakin batzuetako bilinguismoa handiak txikia jateko modua da, egunkari eta aldizkari ustez  elebidunek, praktikan, ez dute funtzionatzen. Norbanakoa  izan liteke elebidun edo eleaniztun, baina gune jakin bati, familia bati, erakunde bati…gehienetan hizkuntza baten hegemonian ardaztea dagokio, handik  eleaniztasunera irekitzeko. Espazio horiek izan ezean, hizkuntzak ez duela garatzen jarraitzeko aukerarik eta arrazoirik.

Horrela aritzen gara, dugun teorizazio eta esperientzian  oinarrituz, eta tokian tokiko errealitateari egokituz, ahalik eta modu praktiko eta pedagogikoenean aholkularitza ematen.

Erlazionatutako proiektua

Erlazionatutako hizkuntza komunitateak

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2017 Garabide

Jose Arana 13, 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa
943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus