Albisteak

Beltzean mintzoren udazkeneko bira

2015/10/16

Zer ari da gertatzen Ameriketako hizkuntza handiekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako kideek? Lagun ahal dakieke euskal esperientziak beraien hizkuntza berreskurapen prozesuan?

Lehen aldiz 7 hizkuntza komunitateko 14 pertsonek euskararen herriari buruzko beraien gogoetak oparitu dizkigute. Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek hizkuntza komunitateetako ordezkariek beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas dezaketenaz hitz egiten digute eta, bide batez, guk haiengandik ere ikasteko aukera eskaini.

Udazkenean “Beltzean mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz” dokumentalaren bigarren aurkezpen bira antolatu dugu Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean.

 

Beltzean mintzo aurkezpen bira

2015-10-07 arratsaldeko 19:00etan Tafallan (Kultur etxea, Txikiak Handi - Nafarroa oinez-ekin elkarlanean)
2015-10-21 arratsaldeko 18:30ean Aramaion (Sastiña, Aramaioko Udalarekin elkarlanean)
2015-10-28 arratsaldeko 20:00etan Bergaran (Zabalotegi aretoa, Jardun euskara elkartearekin elkarlanean)
2015-11-04 arratsaldeko 19:00etan Arrasaten (Kulturate, AED elkartearekin elkarlanean)
2015-11-11 Alduden (Adur elkartearekin elkarlanean)
2015-11-17 arratsaldeko 19:00etan Donostian (BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkartearekin elkarlanean)
2015-11-18 arratsaldeko 19:00etan Basaurin (Pozokoetxe, Euskarabila elkartearekin elkarlanean)
2015-11-21 eguerdiko 14:00etan Hazparnen (Zinegin festibala. Haritz Barne aretoa)
2015-11-24 arratsaldeko 19:00etan Hernanin (Biteri kultur etxea, Dobera Euskara elkartearekin elkarlanean)
2015-11-24 arratsaldeko 19:00etan Oñatin (Zine Aretoa - Kultur etxea, Oñatiko Udalarekin elkarlanean)
2015-12-01 arratsaldeko 19:00etan Bilbo (Kafe Antzokian, Zenbat gara elkartearekin elkarlanean)
2015-12-02 arratsaldeko 19:00etan Zornotza (Zelaieta zentroko aretoan, Ametx elkartearekin elkarlanean)
2015-12-02 arratsaldeko 19:00etan Errenteria (Reina aretoa, Lau haizeetara elkartearekin elkarlanean)
2015-12-04 arratsaldeko 18:00etan Ikaztegietan (Udal aretoa, Ikaztegietako udalarekin elkarlanean)
2015-12-08 eguerdiko 12:00etan Durangoko Azokan (Ahotsenea, Topagunearekin elkarlanean)
2015-12-15 arratsaldeko 19:30ean Andoainen (Bastero aretoa, Andoaingo udalarekin elkarlanean)
2016-01-22 arratsaldeko 19:00etan Sopelan (Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, Uribe Kostako Berbalagunekin elkarlanean)

Argazkiak

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2017 Garabide

Jose Arana 13, 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa
943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus