Mapuzunguna ikasteko saioak

aurkezpen-argazkia

Maputxeen hizkuntza, Mapuzunguna, ikasteko lehen saioak antolatu berri dituzte Kon√ľn Traitraiko Leufu-n, gaztelaniaz Puerto Saavedra. Hiru egunez egon dira bilduta, urtarrilaren 22, 23 eta 24ean. Eragile nagusiak Euskal Herriko esperientziak ezagutzen Garabidek antolatutako truke programan izandako pertsonak dira, tartean irudiotan ikus daitekeen Jaqueline Caniguan irakaslea.

Beti azpimarratu diegu hizkuntza gutxituak dituzten beste herrietako ordezkariei inoren ekimenak eta lege babesak etorri aurretik ere, norberak hasi behar duela lanean, norberak egin behar duela bidea. Bide horretan hasiak dira maputxeak, hainbat ekimenen bidez.

Azkintuwe aldizkarian ikus daiteke informazio gehiago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude