Zer egin dezaket nik?

lazkao_txiki-bertsoa.com_2016ko Euskararen Eguneko ekitaldiak iragartzen hasi dira: ‘Zer egin dezaket nik euskararen alde?’ izango da aurtengo lelo ofiziala. Irakurri dudanaren arabera, horren bidez gizarte osoa gonbidatu nahi da norberak galdera hori egitera, eta norberak bere neurriko erantzuna ematera…

Antzeko galdera egin zioten behin Lazkao Txikiri, eta harek erantzun:

— Hi Joxe Migel, zer egin behar diagu euskararen alde? ­— Zer egingo diagu, ba? Hitz egin, motel, hitz egin!

Bai, badakit oso istorio ezaguna dela… baina ezin izan diot hona ekartzeko tentazioari eutsi. 😉

Izan ongi!